Elkarretaratzera deitu du mugimendu feministak
Agirre Lehendakariaren plazan izango da elkarretaratzea bihar (asteartea) 19:30ean.
Elkarretaratzera deitu du bihar Oreretako Mugimendu feministak. Pasa den ostegun arratsean eraso sexista izan zen Errenterian, eta gogor salatu dute, “nazkatuta gaude eta ez gaude prest eraso bakarra erantzun gabe uzteko”. Agirre Lehendakariaren plazan izango da elkarretaratzea bihar (asteartea) 19:30ean.
Erasoaren harira 43 urteko gizon bat atxilotu zuen ostegunean bertan Ertzaintzak. Pisukidea zuen emakumea eraso zuen. Emakumeak ihes egitea lortu zuen eta bere gelan sartu eta babestea lortu zuen Ertzaintza etxera iritsi zen arte. Erasotzaileak leiho bat apurtuta zauriak egin zituen eta Donostia Ospitalera eraman zuten zauriak sendatzera, atxilotuta.
Mugimendu feministak herritar guztiak deitu ditu elkarretaratzean parte hartzera azken eraso sexista salatzeko.