Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Ez gara kikilduko, gero eta indartsuago gara"

Hamarnaka lagun bildu dira Oreretako Mugimendu Feministak gaur arratsaldean deitu duen elkarretaratzera, Errenteria-Oreretan izan den azken eraso sexista salatzera.

Azken eraso sexista salatu dute gaur Oreretako Mugimendu Feministak deituta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/07/02

Hamarnaka lagun bildu dira Oreretako Mugimendu Feministak gaur arratsaldean deitu duen elkarretaratzera. Nazkatuta eta amorruak gainezka egin dute protesta, baina baita gero eta indartsuagoak diren konbentzimenduarekin. Hala esan du mugimendu feministak, Errenteria-Oreretan izandako azken eraso sexista salatzeko unean, “kolektiboki erantzun duina ematen ari gara beste eraso matxista bati. Beste behin tipo batek ez zuen ulertu nahi izan ez ezetz dela”.

Ematen diren eraso asko eta asko, berez konfiantzazko espazioak beharko luketenetan ematen direla nabarmendu dute, eta horren harira, ikusezina ikusgarri egitera deitu dute: “Biolentzia ugari hurbil gertatzen zaizkigu eta askotan horrek eraso bat erasoa dela ikustea zailtzen digu. Begira diezaiogun ikusten ez denari, bikote harremanei, lagun inguruari, familiartekoari, militantzia sareei, maitasun erromantikoaren mamutzarraren izarapean eraikitzen diren harremanei, gizonen nagusitasuna iraunarazten dutenei  emakumeok sotilki baztertzen gaituztenak”.

Autodefentsarako hautua. Hori gakoa indarkeria matxistari aurre egiteko. Biktimak ez direla diote, ezta subjektu pasiboak ere eta berriz ere kexu azaldu dira instituzioetatik bultzatzen diren neurri asistentzialekin, “ez direlako nahikoak”. Kontziente dira, gainera, bide luzea dutela aurretik emakumeek sufritzen duten sexu indarkeria errotik ezabatzeko eta polizia eta epaile neurri zigortzaileez gain, bestelako jarrera, ekintza eta neurri beharko dituztela. Prebentzioa eta batez ere, ezarritako ordenua iraultzea ezinbestekoa dela diote arazoaren muina identifikatu eta aurrera egiteko.

Kalea ere emakumeena dela aldarrikatu dute eta auzo eta herrietan libre ibiltzeko eskubidea dutela, “egunez eta gauez ere, espazio guztiak hartu nahi ditugu emakumeok eraldaketa bidean, plazak, kaleak, udalak, komunak, antzokiak, tabernak, espazio eta bide guztietan  libre izan, parrandan lasai ibili”.

Ez dira kikilduko, ezta isilik geratuko ere erasoen aurrean, hala berretsi dute gaurko elkarretaratzean, “erasotzaileak izen abizenekin ezagutu, gure kaleetatik baztertu eta kanporatu arte ez dugu etsiko. Eraso sexisten aurrean altxatu egingo gara, kontzientziak astintzeko, esnatzeko, kaleak bete eta ozen esateko nahikoa dela, nazkatuta gaudela, babosoak kanporatu nahi ditugula”.

Gora borroka feminista oihu eginez eta txalo artean bukatu dute elkarretaratzea.

Erlazionatutako edukiaAzken eraso sexista salatzera deitu du udalakElkarretaratzera deitu du mugimendu feministakGizon bat atxilotu dute pisukideari sexu erasoa egiten saiatzeagatik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.