Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

100 kandelak itzaltzeko lagunik ez dute faltako

Ehun urte bete dituzte aurten Xanti eta Maialenek. Mende bat lehenengoz kalera irten eta dantzan hasi zirenetik txikienen eta ez hain txikienen gozamenerako. Urteurren biribila behar moduan ospatuko dute asteburuan.

Udaletxeko balkoian mendeiurrenaren ospakizunean arituko direnetako batzuk, Xanti eta Maialenen buruekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/07/03

Ehun urte bete dituzte aurten Xanti eta Maialenek. Mende bat lehenengoz kalera irten eta dantzan hasi zirenetik txikienen eta ez hain txikienen gozamenerako. Urteurren biribila behar moduan ospatuko dute asteburuan, eta antolatutakoaren gaineko zehaztapen guztiak emateko agerraldia egin dute gaur eguerdian Ion Collar Kultura zinegotziak, Imanol Etxeberria Xanti eta Maialen eta Buruhandien Konpartsako kideak, Josu Mitxelena eta carlos Rodriguez EMKE Musika Bandaren presidentea eta zuzendaria hurrenez hurren, eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzaren zuzendaria. Ez dira bakarrik izan, Xanti eta Maialen eta Buruhandien Konpartsako kide gehiago eta Errenteria-Oreretako hainbat kultur eragilek ere hartu dute parte.

Herriarentzat bereziak direla Xanti eta Maialen esan du Collarrek, “herriaren identitatearen parte garrantzitsu bat eta banaezinak”. Ehun urteak bai ala bai ospatu behar zituztela argi izan dutela zehaztu du Kultura zinegotziak, eta hori madalenenetatik kanpo antolatzea erabaki zutela, herriko jaietan gona eta praka bete lan ibiltzen direlako bi erraldoiak, “aurten ere txupete bilduma handituko duten zalantzarik ez dugu”.

Etxeberriak hartu du hitza ondoren. Bera da  bi erraldoiak dantzatzen dituen konpartsako kideetako bat. 100 urte segituan pasa direla esan du eta erabaki zutela ospatu behar zela mendeurrena, “nola ez genekien, aukera asko daudelako ospatzeko. Kanpoko jendea ekartzea da egun horretarako,  hori egiten dute, baina konpartsako kideok erabaki genuen gure jendearekin ospatuko genuela”. “Gure jende” horren barruan,  herriko eragileak sartu ditu Etxeberriak, “elkarteak, danborradak, txistulariak, abesbatzak, banda, gurasoak, trikitilariak, Beti Prest dantza taldea… herriko elkarte eta jendea”.

Eskaera eginda, inork ez du ezetzik erantzun, denak azaldu dira prest Xanti eta Mailenen tamainako urteurren festa osatzeko.  Ostiralean ehun urtetan lehen aldiz Xanti eta Maialen kalean jantziko dituzte, Herriko plazan, “madalenetan haiek prestatzen izaten garenean haur mordoa etortzen da ikusi nahi duela eta, datorren ostiralean kalean egingo dugu hori nahi duen orok ikusteko aukera izan dezan. Biak batera muntatuko ditugu material guztia kanpora aterata”.

Beldurgarriagoak izaten dituzten maskuriak ere kalera aterako dituzte eta haurren aurrean puztu. 19:00etatik aurrera izango da hori.

Larunbatean berriz, desfilea egingo dute, madalenetan egiten dutenaren antzekoa 11:00etan Herriko plazatik abiatuta. Zumardira joango dira eta bertan Oarsoirriak taldea izango dute zain elkarrekin dantza egiteko. Biteri kaletik Niessen elkarteraino joango dira, eta bidean, lehenengo aldiz lau danborradekin egingo du bat Xanti eta Maialen eta buruhandien konpartsak, eta bueltan Foru plazan Beti Prest Dantza taldearekin egingo du dantza konpartsak, “ez dugu bakarrik dantzatu nahi, denok elkarrekin egin nahi dugu dantza”. Hurrengo geldialdia Sindikato tabernan egingo dute, #U23 faktoriako edo Kuadrilla Eguna egosten dutenekin, “haiek musika martxosoa dute eta haiekin batera ere dantza egingo dugu”. Herriko plazan amaituko dute urteurrena ospatzeko ibilbidea, eta bertan,  ibilbidean zehar lagun izan dituzten eragile guztiekin bat egingo dute.

Kontzertua

Ostirala eta larunbatean antolatu dute egitaraua 100 urteak ospatzeko.

Larunbat gaueko kontzertuaz Rodriguez eta Tolaretxipi mintzatu dira, baina aurretik, Mitxelenak herriko eragileen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu du, “guk horren alde egin dugu”. 22:30ean izango da kontzertua Herriko plazan EMKE Musika Banda, Udal Txistulari Taldea, Landarbaso abesbatza, bertsolari eta dantzariekin. Programan euskal musika landuko dutela azaldu du Rodriguezek, eta emozioak izango direla aurreratu du zehaztapen gehiago eman ez badu ere. Kontzertu oso berezia izango dela esan du Tolaretxipik eta gogora ekarri du 2016an EMKE Musika Bandak, Xanti eta Maialenen eta Landarbasok kontzertua egin zutela abesbatzaren 25. urteurrenaren harira, “izugarrizko arrakasta izan zuen, eta larunbatean berriro egingo dugu. Programan aldaketa batzuk egin ditugu, uste dugulako 2016ko kontzertua hobetuko duela”.

Urtebetetze festa biribiltzeko hilaren 5etik 27ra Xenpelar Etxean Xanti eta Maialenen gaineko erakusketa izango dela e du Collarrek, “lan handia egin da 1960. hamarkadako argazkiak biltzeko”. Horren harira, herritarrei dei berezia egin die Collarrek Xanti eta Maialenen argazkiak baldin badituzte erakusketara bertara edota Udal artxibora eraman ditzaten eskaneatzeko. Artxiboaren ordutegia 08:00etatik 14:00etara izango da. Erakusketa berriz,  astelehenetik larunbatera izango da zabalik 17:00etatik 20:00etara. Sorpresa bat ere aurreratu du, Miguel Angel Quintana zinemagilearen 1964-1965 jaietako bideo bat proiektatuko da erakusketaren barruan, eta Jose Mari Carrerek idatzi eta Idoia Beratarbidek ilustratutako Xanti eta Maialenen ipuina salduko dituzte.

Bi une berezi

Xanti eta Maialen eta Buruhandien konpartsarekin egindako ibilbidean une berezi asko bizi dituzte konpartsakideek. berezienen artean, baina, bi aipatu ditu Etxeberriak, “bereziena jende berriarekin konpartsa egin genuenean izan zen. Haren aurretik txistulariekin batera 08:00etan atertzen ziren erraldoiak, jendea lotan zegoenean eta buelta egiten zuten gaupaseroekin. Haurrak, beraz, ohartu ere ez ziren egiten. Haurrak ikusi nahi zituzten eta erabaki genuen goizez eta arratsaldez ateratzea”. Buruhandiek ez zuten konpartsa sortu aurretik dantzarik egiten, gaur egun bai, eta elegante gainera, “Xanti eta Maialen baino gehiago dantzatzen dute gaur egun, koreografia ezberdinak daude eta jendeak gustuko du”. Politena hori, baita duela gutxi eskoletan haurrekin izan duten esperientzia, “7 eta 8 urteko haurrekin aritu gara, eta Xanti eta Maialen bai baina buruhandiak ere gustuko dituzte”. Xanti eta Maialenen buruak eta eskuak hartu eta eraman genituen eskoletara, baita Txaman buruhandiaren burua ere, “ukitu, jantzi eta aztertzeko aukera izan zuten. Galderak denetarikoak egin dizkigute, non jaten duten, non lo egiten duten, zein ile-apaindegira joaten diren”.

Gerturatu nahi zuten, haurrengandik hurbil egon, eta azken urtean konpartsatik egindako urrats bakoitza herrira hurbiltzeko izan da, baita lortu ere. Agian hori da Xanti eta Maialen eta Buruhandien konpartsaren arrakastaren arrazoia. 100 kandelak osasunez itzaltzeko lagunik ez dute faltako.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.