Bihar hasiko dira iluminazioa hobetzeko lanak. Faseka egingo dituzte obra horiek, ahalik eta gutxien eragiteko asmoarekin. Bi norantzak itxita egongo dira fase bakoitzean.
Bihar 20:00tan botako duten txupinazoak emango die hasiera lau eguneko jaiei. Antxoko kaleak irribarrez eta alaitasunez bete nahi ditu jai batzordeak. Antxoko Topaguneak aldarrikapenei lekua egingo die San Ferminetan.
Ehun urte bete dituzte aurten Xanti eta Maialenek. Mende bat lehenengoz kalera irten eta dantzan hasi zirenetik txikienen eta ez hain txikienen gozamenerako. Urteurren biribila behar moduan ospatuko dute asteburuan.
Hernaniko sanjoanetara bezala, Oiartzungo gazteek autobusa antolatu dute datorren ostiralean joateko. Oraingoan, arratsaldean aterako dira Lesaka aldera.
Oarsoaldea da, Gipuzkoan, azken 12 hilabeteetan langabezia tasa gehien jaitsi duten eskualdeetatik hirugarrena, Tolosaldearen eta Urola Erdiaren atzetik.
Hiru talde parte hartzen ari dira asteburuan hasi den txapelketan. Itzuli bakarreko ligaxka jokatuko dute, eta finala hilaren 21ean jokatuko dute, Zubietan.
Hilaren 8tik 19ra eman daiteke izena, udaletxeko harreran. Zozketa publikoa hilaren 23an egingo dute. Hainbat baldintza bete beharko dira lan poltsan sartzeko.
Ostiralean hasiko da Italiako Giro Arrosa, eta hilaren 14ra arte goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da.
Ohiko legez, San Fermin Jaietan Luzuriagan feriak jarriko dituzte eta bertako aparkalekua itxita egongo da hilaren 11 arte. Pasaiako Udalak, Usozko eremuan aparkatzeko baimena emango du ostiraletik aurrera.