Ane Santesteban Giroan arituko da

Ostiralean hasiko da Italiako Giro Arrosa, eta hilaren 14ra arte goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da.

Ane Santesteban hasi da entrenatzen eta lasterketetan hasteko prest da istripua izan eta hilabetera. Ane Santesteban Giro Arrosan arituko da.

Ostiralean hasiko da Italiako Giro Arrosa, hilaren 14ra arte goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da, eta bertan arituko da Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra WNT Rotor taldearekin. Guztira 10 etapa eta 922,2 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, 23 taldek hartuko dute parte proban.

Taldekako erlojuaren kontrako probarekin hasiko da Giro Arrosa etzi, Cassano Spinolan. Udalak babesa eta animoa helarazi dizkio Santestebani.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.