Usozko kirol zelaian aparkatu ahalko da Antxoko jaietan

Ohiko legez, San Fermin Jaietan Luzuriagan feriak jarriko dituzte eta bertako aparkalekua itxita egongo da hilaren 11 arte. Pasaiako Udalak, Usozko eremuan aparkatzeko baimena emango du ostiraletik aurrera.

Aparkatzeko zailtasunak Antxon San Fermin Jaietan zaila izaten da Antxon aparkatzea. Argazkia: Fermintxo, el pato de la ría de Antxo

Antxoko San Ferminak hastear dira eta urtero bezala, aparkalekuak arazo bihurtu dira. Ohiko legez, Luzuriagan jarriko dituzte feriak, herriko aparkaleku handienean alegia. Horrek asko murrizten ditu autoak uzteko lekuak Antxon.

Feriarik gabe geratzen den espazioa, bertakoek aparkatzeko egokitu du Pasaiako Udalak, baina ez da nahikoa. Eragindako egoera arintzeko asmoz, udalak Usozko kirol eremuan  aparkatzeko baimena emango die bertakoei zein kanpokoei, hilaren 5etik aurrera.

Zalantzak argitzeko, Pasaiako Udaltzaingora deitu: 943004300

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.