Errenterian ere jokatuko da Donosti Cup aurten
Fanderiako eta Beraungo futbol zelaiak Donosti Cup oinarrizko futbol txapelketaren egoitzetako bi izango dira.
Fanderiako eta Beraungo futbol zelaiak Donosti Cup oinarrizko futbol txapelketaren egoitzetako bi izango dira. Datorren astelehenean hasita, hilaren 12ra arte Errenteria-Oreretan bost kontinenteetako futbol taldeak arituko dira bi zelaietan. 28. edizioa du aurtengoa txapelketak, eta guztira 640 taldek eta bost kontinenteetako 26 herrialdeko 8.500 kirolarik hartuko dute parte.
Hamabi kategoria izango dira, zortzi gizonenak eta lau emakumeenak, eta partidak horretarako egokitutako 53 egoitzetan banatuko dituzte. Fanderia eta Beraungo zelaietatik, oinarrizko futbola egiten duten Frantzia, Portugal edo Estatu Batuetako zenbait talde igaroko dira datozen egunetan.
Egun osoan jokatuko dituzte partidak, 10:00etan hasi eta 20:00ak arte eta haiek ikusteko sarrera doakoa da.