Erromeria Eguneko bazkarirako sarrerak, salgai
Hilaren 13an egingo du Ereintza Dantza elkarteak herrian dantzarekin hitzordu erreferente bihurtu den Erromeria Eguna. Astelehenean aurkeztuko dute egun horretarako antolatu duten egitaraua, baina bihartik, urtero egiten duten bazkarirako txartelak jarriko dituzte salgai.
Arkaitza taberna, Paki saltokian eta Ereintza Elkartean eskuratu daitezke Erromeria Eguneko bazkarirako txartelak. Haurren txartelak 8 euro balio du, eta helduenak, 15 euro.