Topaguneak eta Harremantxok jaiak feminismotik landuko dituzte
Aurten ere feminismoa eta berdintasuna izango dituzte hizpide Antxoko Topaguneak eta Harremantxok. Jaiek irauten duten bitartean feminismoarekiko hausnarketa etengabekoa izan dadin, hiru egitasmo proposatu dituzte.
Aisia ere gizartea eraldatzeko tresnatzat dute Antxoko Topaguneak eta Harremantxok. ‘Zatoz gorputz zapalduon dantzara!’ lelopean, jaien inguruko hausnarketa proposatu nahi dute baita berdintasunari dagokionez ere. Bide horri jarraiki, hiru egitasmo bultzatuko dituzte aurtengo sanferminetan.
Zapi morea.
Iaz bezala zapi morea gainean daraman norbait izango da uneoro txosnan gaia jorratzeko prest. Topagunea gune babestua da, zapidun pertsona, edozein galderari erantzuteko prest egongo eta orokorrean edozein arazori irtenbide bat ematen saiatuko da.
Gune ilunak argituz.
Antxo hainbat gune ilun izaten jarraitzen du gaur egun. Gune ilun horiek, arriskutsuak izan daitezke, batez ere, gauez etxera itzultzerakoan. Gune ilun horiei kolorea eman eta argitzeko asmoz, kalejira egingo dute gaur, erromeriaren ostean.
Manifestazioa.
Eraso sexistak salatzeko manifestazioa egingo dute larunbat eta igande arteko gauerdian Luzuriagatik abiatuta. Emakumeak lehen lerroan jarri nahi dituen egitasmoa izango da eta Antxotar guztiek harekin bat egitea nahi dute. Indar erakustaldia izango da larunbatekoa, eta eraso sexistek zein erasotzaileek eragindako amorrua gaitzetsiko dute. Beltzez joateko deia zabaldu dute.