Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arditurri Eguna uztailaren 14an ospatuko dute

Zortzigarren aldiz ospatuko dute Arditurri Eguna, eta egunerako prestatutako ekitaldiez gain, meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira.

arditurri eguna Aurten ere bultzagailuekin nola ibili erakutsiko dute.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/07/05

Uztaila erdialdea hurbiltzen den aldiro bezala, Arditurri Egunaren berri ematen dute parketxekoek. Aurtengoa zortzigarren ekitaldia izango da, eta uztailaren 14an egingo dute. Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Oiartzungo Udalak elkarrekin antolatu dute.

Goiz osorako ekitaldiak antolatu dituzte. Horrela, 10:30etik 14:00etara, talo tailerra egongo dute Abaraxka lodutekako kideen eskutik. Egin ondoren, gazta edo txokolatea gehitzeko aukera egongo da.

Ordu berean hasita, Suhar arkeologia taldeak historiaurreko bizimodua esperimentatzeko aukera emango du, hainbat teknika erakutsita. Sua egurraren bidez egiteko teknikak, historiaurreko labarretako artea, ehizarako bultzagailu bidezko gezi jaurtiketa eta suharrizko tresneriaren lanketa nolakoak ziren irakatsiko dute.

Hegaztiak eta mineralak

11:00etan, berriz, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dituzte. Zentro horretan, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da beren helburua. Horretarako, bost minutuko ibilaldi txiki bat egingo dute, toki egoki batetik askatzeko.

12:00etan, mineralen bila abiatuko dira, Luberri interpretazio zentroko geologoek gidatuta. Meategian ustiatu ziren mineralak zeintzuk ziren jakingo dute, eta nola bereizten zituzten ikasi.

Prezio murriztua

Uztailaren 14rako propio prestatutako ekitaldi berezi horiez gain, meategiak bisitatzeko aukera egongo da, prezio murriztu batean. Oinarrizko bistak bi euroko prezioa izango du, eta sakonak, berriz, euro bat gehiagokoa.

Ez da aurrez erreserba egin beharko. Hori bai, sarrerak hartu beharko dira, egunean bertan, toki mugatua egongo delako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.