[GALERIA] Kiroltasuna irabazle familien lehian
Familien herri-kirolak egin dituzte Antxon, San Fermin Egunaren bezperan. IKUSI ARGAZKIAK:
Lau talde lehiatu dira gaur San Fermin jaietako familien arteko herri kirol lehian: Lanpernak, Kiskillak, Ortzadarraren Unikornioak eta Antxoko Lasterkarien Taldea. Gure Zumardian egin dute eguerdian, jai batzordeak antolatuta eta Oarso Bidasoko HITZAren laguntzarekin. Kiroltasuna eta giro ona izan dira nagusi.
Lau probaz osatu da txapelketa: lokotzak, lauko zaku lasterketa, uraren katea eta soka tira. Proba bakoitzaren irabazleak -edo epaileen arabera merito gehien egin duenak-, hainbat giltza jaso ditu sari gisa. Azken proba eta gero, lortutako giltzeekin altxorra irekitzen saiatu dira lau familiak. Azkenean, Antxoko Lasterkarientzat izan da garaipena, beraiek aurkitu dute kiroltasun lehiaren altxorra, Mariskada erraldoia, Pescados Ferreres Anaiaken eskutik jasoko dutena.