Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Aita Mari'-ren lana babestu dute zenbait kristau elkartek

Espainia eta italiar estatuen jarrera bidegabea salatu dute eta minutu bateko isilunea eginez, Mediterraneoan zendutako migratzaile guztiak omendu dituzte.

Aita Mari kristauak Gipuzkoako hainbat kristau elkartek hartu dute parte Donibaneko elkarretaratzean.
Pasaia
2019/07/08

Hamarnaka lagun bildu dira Donibaneko kaian, Aita Mari ontziaren alboan, Itsas Salbamendu Humanitario erakundeari sustengua adierazteko. Azkoitiko Esku Bidez Taldeak eta Pasai Antxo, Donibane, Deba eta Azkoitiko parrokiek deitu dute elkarretaratzera, zentzugabekoa iruditzen baitzaie bizitzak salbatzen dituztenak kriminalizatzea. Haiek ozen esan dute “A¡ta Mari-ren alde” daudela eta konpromisorako borondatea agertu dute.

Arantxa Huarte, Caritaseko kide antxotarrak italiar eta espainiar estatuen jarrera bidegabea gogor salatu du, “ez dugu gizakiak erreskatatzea galarazten duten estatuen konplizeak izan nahi”. Aurten dagoeneko 598 migratzaile Mediterraneo Itsasoan ito direla oroitarazi du Huartek eta estatuen utzikeria jo du erantzule gisa, “legeak ezin dira inoiz erabili pertsonen eta hauen eskubideen aurka. Legeek ezin dute inoiz, zilegitasunez, heriotza eragin”.

Huartek gainera, Azkoitiko parroko Felix Azurmendirekin batera, Frantzisko Aita Santua migratzaileak erreskatatzen dituzten GKEen alde agertu dela nabarmendu du. Ekainaren 5ean, ISHko arduradunek Aita Santuarekin bildu ziren Vatikanoan. Hark ere haien lana sustengatu eta berdin jarraitzeko eskatu zien.

Bertaratutakoek, bat egiten dute Frantziskoren mezuarekin, hori dela eta haien elkarteetan Aita Mari eta ISH laguntzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute. Era berean, euskal erakunde publikoei eskerrak eman dizkiete Aita Mari-ri babesa emateagatik. Bukatzeko, mezu zuzena igorri diete Euskal Herriko gotzainei, “Aita Mari eta ISH jendaurrean sustengatu eta diruz lagundu ditzatela eskatzen diegu, Frantziskok esandakoarekin bat egitea”.

Adierazpenak irakurri ondoren, minutu bateko isilunea egin dute, hildako migratzaileen omenez.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.