Bazkariak dira gaurko protagonistak Antxon. Oarso kalean, herriko marmitakorik onena dastatzeko aukera izan dute. Jubilatuen elkartean ordea, parrillaren alde egin dute.
Aste Solidarioa egin berri du Langile Bankuak. Egoera zaurgarrienean dauden familiak protagonista bihurtuta, langileen arteko elkartasuna dute oinarri aukeratu ez, baina egokitu zaien zulotik irteteko.
21. aldiz egingo dute aurten, datorren larunbatean zehazki, eta ehunka herritar aterako dira dantzara kalera, eta beste hainbeste, dantzan ez bada ere, dantzarekin gozatzera.
Hilaren 21ean Indonesiara doa abesbatza lehiatzera. Bertan egingo duen programa interpretatuko du igandeko kontzertuan, eta emanaldi zaila bezain ederra izango dela iragarri dute.
Granollersen jokatu dute, asteburuan, 20 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketa. Errelebotan lortu dituzte metalak, eta bakarkakotan finalera iritsi dira.
Pasaiako portuan eroso eta seguru daudela diote ISHko kideek, hemen behintzat porturatzeko trabarik ez dutelako. Aste batzuk emango dituzte badian, Mediterraneora itzuli baino lehen.
Txostek antolatzen duen eskuzko pasaka txapelketako sei partida jokatuko dituzte asteazken arratsaldean, kontzejupean.
Espainia eta italiar estatuen jarrera bidegabea salatu dute eta minutu bateko isilunea eginez, Mediterraneoan zendutako migratzaile guztiak omendu dituzte.
Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketaren 40 bat partida jasoko ditu Plazeta futbol zelaiak gaur hasi eta ostiralera bitartean.