[GALERIA] Mendea ospatzen ari dira Xanti eta Maialen

100 urte bete dituzte Xanti eta Maialen Errenteria-Oreretako erraldoiek. Mende bat kalera lehen aldiz atera zirenetik. Ziur Madalenetan ospatuko dutela behar bezala, baina larunbatean desfilea egin zuten hiriko kaleetan barrena, festetan egiten dutenaren antzera. Ehunka bizilagun atera ziren espaloietara, haien bi erraldoi maitatuenak zoriontzera.

Ostiralean, berriz, lehen aldiz kalean jantzi zituzten bi erraldoiak, Herriko Plazan. Haurren jakinmina asetzeko adinakoa izan zen iniziatiba. Muntaketa lan osoaren jarraipen zehatza egin zuten haurrek.

Larunbateko argazkiak honakoak dira.

Jarraian, ostiral arratsaldekoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.