Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Madalen aurreko kontzertua Landarbasoren eskutik

Hilaren 21ean Indonesiara doa abesbatza lehiatzera. Bertan egingo duen programa interpretatuko du igandeko kontzertuan, eta emanaldi zaila bezain ederra izango dela iragarri dute.

Iraeta, Uranga eta Tolaretxipi gaurko aurkezpenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/07/08

Madalenak aurreko kontzertua egingo du Landarbaso abesbatzak igandean Madalenaren ermitan eta gaur aurkeztu dute Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteko Miguel Iraeta eta Lourdes Urangak eta Landarbaso abesbatzaren zuzendari Iñaki Tolaretxipik. Duela 28 urte hasi zen Landarbaso abesbatza kontzertu hori egiten, eta hutsik egin gabe errepikatu du urtero zita herritarren gozamenerako.

Tradizio bihurtu dela madalenen bezperako kontzertua esan du Tolaretxipik, “28 urte beteko ditu aurten eta urtero aritu gara”. Aurtengoa inoiz Landarbasok aurkeztu duen programarik zailena izango dela igandekoa zehaztu du Tolaretxipik. Izan ere, abesbatza Indonesiara doa hilaren 21ean, lehiatzera, eta bertarako prestatu duen programa ekarriko du ermitara igandean, “zailena bai, baita dibertigarriena ere”. Abesbatza mistoen eta erlijio musikaren ataletan parte hartuko dute Indonesiako lehiaketan, eta horrenbestez, halako doinuak entzuteko aukera izango da ermitan.

Kontzertuak bi zati izango dituela azaldu du, “Indonesiako programa osoa egingo dugu, lehenik erlijio musika eta ondoren abesbatza mistoak egingo ditugu. Bigarren zatia berriz, publiko guztiei begirakoa izango da. Zaila izango da programa, baina uste dut atsegina ere izango dela entzuleentzat”. Sei obra abestuko dituzte. Juan Gutierrez Padillaren Deus in adiutorium meum intende, Lorenzo Donatiren Si Cut Cervus, eta Vitaustas Miskinisen Pater noster erlijio musika arloan, eta Alessandro Cadarioren Lau teilatu kantaren egokitzapena,  Ken Stevenen Down and dusk II, eta Laura Jakobsoneren Div Dujinas Gaisa Skreija.

Gogotsu daudela hainbeste entsegu ostean publiko aurrean egiteko emanaldia esan du Landarbasoren zuzendariak, “lehiaketan dena buruz egin  behar dugu eta abeslariek nahiz eta etxean entseguak egin, entrenatu egin behar dute. Entrenamendu egokiena zuzenekoa da, eta igandekoa horretarako baliatuko dugu lehiaketara joan aurretik. Zuzenekoak abesbatza zein egoeratan dagoen erakutsiko digu. Erronka da”.

Ordubeteko iraupena izango du emanaldiak eta egiten dituztenen artetik hurbilena dela dio, “publikoa metro batera dugu ermitan eta abeslariek oso gustura abesten dute”.

19:00etan zabalduko dituzte ateak kontzerturako, eta 19:30ean hasiko da emanaldia.

Erlazionatutako edukiaIndonesian ere gorena izango da Landarbaso
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.