Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Umezurtz gelditu da Mindara

Pasa den ostiralean zendu da Mikel Izagirre Anabitarte, Mindara elkarteko presidentea. Lan eskerga egin zuen Izagirek dibertsitate funtzionala dutenen inklusioaren alde, baita haien bizitza kalitatea hobetzeko ere.

Mikel Izagirre HITZAren artxiboko irudi batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/07/08

Mikel Izagirre Anabitarte zendu da (Donostia, 1952-Errenteria, 2019) ostiralean. Mindara elkarteko presidentea, ezaguna batez ere dibertsitate funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde egin zuen lan eskergagatik. Donostiako Gros auzoko Korta kalean jaioa, ezkondu zenean iritsi zen Errenteria-Oreretara. Frantses irakasle lanetan aritu zen lehenik, eta ONCEren kupoiak saltzen ondoren. Azken horretan are ezagunagoa egin zen. Aralar plazako postuan aritu zen lehenik, eta Morrongilleta kalean, ondoren.

Batez ere, elbarritasunak dituzten pertsonen alde egindako lanarengatik izan da ezaguna. Gurpildun aulkian mugitzen zen bera, lehen eskutik ezagutzen zuen dibertsitate funtzionala, baita egunerokoan topatzen dituzten oztopo eta zailtasunak ere, eta horren harira, 2011n Mindara elkartearen sortzailea izan zen, eta presidentea. Aurretik, elbarritasuna duten pertsonen koordinadoraren lehen presidentea izan zen, Behobia-Donostia lasterketan gurpildun aulkietako lasterketaren sustatzailea, oztoporik gabeko bainuaren bultzatzailea… Inklusioaren alde egin duen lana handia izan da, eta ezinbestekoa.

2014an EMKEren Musika Bandarekin batera madalenei hasiera eman zien txupina piztu zuen Izagirrek. Bere lanari aitortza egin zion herriak orduan, eta pasa den apirilean, GaituzSport saria jaso zuen kirol inklusiboaren alde egindako lanagatik. Tartean aitortza gehiago egin zizkioten.

Umezurtz gelditu zen ostiralean Mindara elkartea. Ziur, baina, bidean, arrastoa utzi duela Izagirrek, ez nolanahikoa gainera, eta Mindara elkartean ari diren boluntarioek segituko dutela inklusioaren alde lanean dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, berak hasitako bidetik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.