Aparkaleku eta trafiko aldaketak, Trintxerpeko jaien harira
Postetxe atzeko eremuan, Aduana kalean eta Gudari Plazaren alboan kokatzen den portu eremuan aparkatzeko baimena emango du Pasaiako Udalak.
Jakina zen gaur goizetik, Lasako aparkalekua, alegia, portuan kokatzen den aparkalekurik berriena, hutsik egon behar zuela feriak bertan kokatuko dituztelako. Aparkatzeko leku asko biltzen dira Lasan eta zailtasunak egon ohi dira hura itxi egiten dutenean. Udalak eragindako eragozpenak aurreikusi eta autoa aparkatzeko beste aukera batzuk emango ditu.
Euskadi etorbideko postetxearen atzean dagoen eremua zabalik dago jada eta aparkatzea baimenduta egongo da hilaren 18ra arte. Eremua Kaiko Herreraren sarreran dago.
Gudari plazaren alboko portuaren zatia, barrera batek itxi egiten du normalean. Jaiak irauten duten bitartean ordea, asteburuan zabalik mantentzeko salbuespenezko erabakia hartu dute udalean. Ostiraleko 12etatik igandeko 18:00ak arte.
Asteburuan ere, Aduana kalean aparkatu ahalko da, betiere, lantegietako ateak libre utziz.
Trafiko aldaketak
Euskadi etorbidearen zati bat moztuko dute bihar 8:00tan, San Pedrora doan erreia hain zuzen ere. ostiraleko 08:00etatik aurrera osoki itxiko dute, hilaren 17a arte. San Pedrora iristeko sarbidea, aduana kaletik izango da.