Zentzumenen bidearen hamargarren etapa egingo du Urdaburuk
Cidad de Ebro herrian (Burgos, Espainia) hasiko dute txangoa eta Soncillon (Burgos, Espainia) amaitu. Zeharkaldia denera bost ordu eta erdikoa izango da.
Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak GR 85 edo Zentzumenen bidearen hamargarren etapa egingo du hilaren 20an (larunbata). Cidad de Ebro herrian (Burgos, Espainia) hasiko dute txangoa eta Soncillon (Burgos, Espainia) amaitu. Zeharkaldia denera bost ordu eta erdikoa izango da.
Pare hartu nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era edo ordutegi berean 943 527 879 telefono zenbakira deitu. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena interesdunek.
Autobusa 07:30ean irtengo da Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean Aritzetatik.