Kirola, eta bereziki, futbola oinarri hartuta, elkarlana eta bizi ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu Madalena Cup kirol ekintzak. Hirugarrenez helduko da igandean.

Kirola, eta bereziki, futbola oinarri hartuta, elkarlana eta bizi ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu Madalena Cup kirol ekintzak. Hirugarrenez helduko da igandean, marka guztiak hautsita eta antolatzaileen aurreikuspenak gaindituta, izan ere, 30 taldek eman dute izena parte hartzeko.
Horretarako, Koldo Mitxelena plaza, futbol zelaia bihurtuko dute beste behin ere. Bi kantxa izango dira plazan egun osoan, eta bertatik adin ezberdineko 30 talde pasako dira, guztiak, arratsaldeko azken orduan egingo den finalera heldu asmoz. Antolatzaileak oso pozik azaldu dira hirugarren ekinaldiak jaso duen erantzunarekin, “aurreikuspen guztiak gainditu ditugu, taldeen izen ematea ziztu bizian joan da, eta txapelketak urteetan jarraipena izango duela sinistuta gaude. Gure kiroletako proiektu ludikoaren baieztapena dakar, urtero neska mutil gehiago biltzen dituen proiektua, Madalena JaienĀ atariko hitzordu garrantzitsua bilakatu dena”.
Herritar oro gonbidatu dute Koldo Mitxelena plazara bertaratzera igandean, eta eskerrak eman dizkiete antolakuntzan parte hartu dutenei, “guztion lana biziki eskertu behar dugu, bereziki, bereĀ babes eta laguntzarekin Madalenak Cup antolatzea ahalbidetu duten babesle guztiena. Guztiei gure eskerrik beroena”.