Ana Etxeberriari otordu bat utzi dio errenta aitorpenak, euskaraz aritzeagatik
2018ari dagokion deklarazioa euskaraz egin dutenen artean otordu bat zozkatu dute. Oiartzunen kasuan, Intxixu erretegian izango da saria.
Eskualdeko lau udalak, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, urtero-urtero —eta 22 dira jada— saiatzen dira merkataritza edota ostalaritzako alorren batean euskararen normalizazioa sustatzeko. Aurten zerbitzu bulegoak dira kanpainaren protagonistak, Paper kontuak euskaraz nahiago lelopean.
Lehenengo sariak banatu dituzte, bat herri bakoitzeko. Errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean zozketa egin dute, eta otordu bat irabazi. Oiartzunen kasuan, Ana Etxeberriak Intxixu jatetxean bazkalduko du. Ez dakigu errenta aitorpenean ordaindu ala itzuli behar izan zuen, baina sari bat jasoko du behintzat.