Iñigo Arraras, euskaraz aitorpena egiteagatik saritua
Iñigo Arraras izan da saritua errenta aitorpena euskaraz egitearen harira egindako zozketan. Pozik jaso du saria sanjuandarrak.
Paper kontuak euskaraz nahiago kanpaina sustatu dute Oarsoaldeko lau udalek bertako Euskara Batzordearen bitartez. Kanpaina horren muina da administrazio publikoan eta pribatuan egiten diren kudeaketa lanetan edo gestioetan euskarak tokia izatea. Hala, udalek herritarrei dei egin zieten errenta aitorpena euskaraz egiteko, eta hori egiten zutenei, saria agindu zieten. Bada Pasaian, errenta aitorpena euskaraz egin duten guztien artean zozketa egin, eta Iñigo Arraras sanjuandarra izan da saritua.
Arrarasek bezala, oiartzuar, errenteriar eta lezoar batek ere jaso dute saria, eskualdeko jatetxeetan otordu bat.
Saria Loreto Osa Euskara zinegotziaren eta rKa aholkularitza enpresa kideen partetik jaso zuen.