
Danborradak dardarka utzi du Trintxerpe Karmengo Amaren Jaien hasieran. Zuriak eta urdinak irauten duten bitartean jaiak ez du etenik izango.

Oreretako Jai Herrikoien egitaraua aurkeztu dute gaur. Aurtengo kuadrilla eguna autogestionatua izango da.

11/13 sumarioaren barruan epaituko duten 47 euskal herritarretako bat da abokatu oiartzuarra. Abuztuaren 1ean izango da agerraldia.


Taberna-jatetxearen kontratua sei urterako izango da, urtebeterako luzatzeko aukerarekin bederatzi urte bitarte, eta 6.000 euroko hasierako kanonarekin.

Goiz-goizetik gauera bitarteko egitaraua prestatu dute, herriko elkarteekin elkarlanean. Eguraldia ere lagun izango dute.

Busti zaitez esklerosi anizkoitza duten pertsonak laguntzeko kanpainarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, igandean, Fanderiako igerilekuan igerian arituko dira iniziatibarekin bat egin nahi dutenek.

Erromeria Eguna egingo dute bihar Errenterian. Hasierako helburua beteta, plaza dantzak berreskuratzea, gazteengana heltzea dute orain erronka, haiek ere dantzan jartzea herriko plazan.

Xanistebanetako pala txapelketako partidak jokatzen dituzte astelehen eta astearteetan kontzejupean. Giro polita sortzen da udaletxean, bai palistekin baita esku huskako pilotariekin ere.

Errenteriarrak itsasoari lotutako hamarka ikerketa egiteko tartea atera du azken 20 urteotan. Escalanterekin egin duen bezalaxe, garaiko marinel ugariren bizitza ikertu du.

Oiartzungo Feministen Asanbladak ‘Komun komunak’ dinamika abiarazi du. Helburua da komun publikoetan ematen den bereizketarekin bukatzea eta egoera deserosoak gainditutzat ematea.

Iñigo Arraras izan da saritua errenta aitorpena euskaraz egitearen harira egindako zozketan. Pozik jaso du saria sanjuandarrak.

Aste honetan dozena bat partida jokatu dituzte kontzejupean.

Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzuak udako ordutegia izango du hilaren 15etik (astelehena) irailaren 13ra bitartean.

Oporrak bakean programaren barruan, sahararren errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren sei haurri harrera egingo diete igandean.

Informazio puntua azaroaren 3a arte izango da zabalik ostiraletan 10:30etik 15:00etara eta 16:00etatik 20:30era; eta larunbat, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:30era.

Ezinezkoa zirudien istorio baten lekuko izan da Erme Pedroso. Bost urte bete dira Ondartxoko ontziola zaharra Albaola bihurtu zenetik. Ibilbide luze baten fruituak jasotzen ari dira sortzaileak.