Aurten ere bustiko dira
Busti zaitez esklerosi anizkoitza duten pertsonak laguntzeko kanpainarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, igandean, Fanderiako igerilekuan igerian arituko dira iniziatibarekin bat egin nahi dutenek.
Busti zaitez esklerosi anizkoitza duten pertsonak laguntzeko kanpainarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, igandean, Fanderiako igerilekuan igerian arituko dira iniziatibarekin bat egin nahi dutenek. Elkartasun iniziatiba horretan, milaka lagunek hartzen dute parte eta bustitzen diren guztiek egiaztagiria jasotzen dute. Kanpainarekin bat egiten duten herrietan egindako kilometroak batu egiten dituzte eguna amaitzeko.
Egunaren helburu nagusia, gizartea informatzea eta sentsibilizatzea da. Esklerosi anizkoitzak batez ere 18 eta 35 urte bitarteko gazteei eragiten dien eta elbarritasuna sortzen duen gaixotasun neurologiko kronikoa eta ezgaitzailea da.
Fanderiako igerilekua kanpainarekin bat egin duen puntuetako bat da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 80 igerileku eta hondartzetan bustiko dira igandean ekintza solidarioari erantzunez.