Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Jaiak euskaraz eta errespetuz bizitzea eskatu du OaingozHau plataformak

Oreretako Jai Herrikoien egitaraua aurkeztu dute gaur. Aurtengo kuadrilla eguna autogestionatua izango da.

OaingozHau OaingozHau plataformak, Oreretako Jai Herrikoien egitaraua aurkeztu du.
Errenteria-Orereta
2019/07/12

Iaz sortu zen OaingozHau plataforma eta aurtengo madalenetan oinarri berdina mantenduko dute, auzolanean antolatuz, jai herrikoi eta euskaldunak antolatzea. Aurten ere, bi guneetan banatu dituzte ekintzak, Lino Gunea, zumardian egongo da, Orereta ikastolaren parean. Bestea, Panier Gunea, Oiartzun ibaiaren beste aldean kokatuko da, Zamalbide kalearen alboko aparkalekuan. Lino Gunean sukaldea izango dute, eta Panier gunean ere afariak emango dituzte.

Egitarauari dagokionez bi gako nabarmendu behar dira, aniztasuna eta gertutasuna. Adin tarte guztiei zuzendutako ekintzak antolatuko dituzte eta egitarauan egunero emakumeen presentzia bermatzen ahalegindu dira. Plataformako kideek argi utzi dute haiena giro onean egoteko gunea dela eta ez dutela onartuko inongo jarrera ankerrik, bereziki eraso matxistak, homofobo eta arrazistak.

Bestelako eredu bat bultzatzeko asmoz, gertutasuna izan dute hizpide plataforman eta inguruko ekoizleen jakiak eta edariak erosten ahalegindu dira. Txosnetan salduko diren falafelak eta seitana esaterako, haiek egindakoak izango dira. Jaiak girotuko dituzten musikariak ere, gertukoak izango dira ere hein handi batean.

Aurtengo Kuadrillen Eguneko bazkaria, autogestionatua izango da, hortaz jendeak arduraz jokatzeko deia luzatu dute. Baso berri bat erosiz, bilduma egin ordez, jendeak etxean dituen edalontzi berrerabilgarriak eramateko eskatu dute, baita ahalik eta zabor gutxien sortzea ere.

Webgune bat sortu dute gainera, nahi duenak argazkiak eta bestelako edukiak bidali ditzan.

Egitaraua:

Uztailak 20, larunbata

LINO GUNEAN

18:30: Omenaldia eta Txosnen irekiera.

22:00: Sardeska.

23:00: Bad Sound eta lagunak (Dantzal Sound eta Indaborda Sound).

PANIER GUNEAN

18:30: Omenaldia eta Txosnen irekiera.

19:00: Kukaña.

 

Uztailak 21, igandea

LINO GUNEAN

20:00: Joseba Irazoki eta Lagunak.

23:00: Kasomai.

01:00: El diluvi.

PANIER GUNEAN

21:00: Erroka.

22:30: Iker Lauroba eta Leire Letu.

 

Uztailak 22, astelehena.

LINO GUNEAN

20:00: Holy Nuns.

22:00: La Basu.

01:00: Sorpresa.

01:30: Ze esatek.

PANIER GUNEAN

12:00: Munduko taloak.

16:00: Munduko jolasak.

19:00: Indixabak.

22:00: Peppermint Quartet.

00:00: Leihotikan.

 

Uztailak 23, asteartea (Kuadrillen eguna).

LINO GUNEAN

13:00: Kuadrillen eguneko Txupina.

13:30: Jotak.

14:00:  Herri Bazkaria.

16:00: Desmontaje.

17:00: Poteo.

19:30: Argazki masiboa udaletxean.

21:00: Intershow.

23:00: Iratzar.

PANIER GUNEAN

18:30: Concha Rociera.

20:30: Sabel Dantza.

 

Uztailak 24, asteazkena.

LINO GUNEAN

14:00: Bazkaria.

20:30: Nau.

00:30: Roba estesa.

02:30: DJ Line

PANIER GUNEAN

12:30: Ardo dastaketa.

20:00: Bertso saioa.

00:00: Joxpa Erromeria.

 

Uztailak 25, osteguna.

LINO GUNEAN

18:00-22:00: Happy Hour.

PANIER GUNEAN

12:00: Jauziak.

18:00: Buffalo.

20:00: Andoni Oilokiegi.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.