Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bi batzorde berri eta zazpi zinegotzi liberatu izango ditu Lezoko Udalak

Lezo
Politika

Lezoko Udalak antolaketa berria du osteguneko udalbatzarretik. Tartean, alderdi guztiek toki izango duten bi batzorde berri sortu dituzte.

Lezoko udaletxea.
2019/07/15
Urko Etxebeste Urko Etxebeste

Lezoko Udaleko zinegotziek agintaldi berriko ohiko lehen udalbatzarra egin zuten joan den ostegunean. Bertan, EAJren eta PSE-EEren gobernu akordioaren berri emateaz gain, udalaren funtzionamendurako hainbat erabaki hartu ziren. Besteren artean, bi batzorde berri eta zazpi zinegotziren liberazioen berri eman zuten. Hamahiru zinegotzi ditu Lezoko udalbatzak.

Batzorde berriak, Batzorde Informatibo Orokorra eta Kontu Batzorde Berezia izango dira. Bi hilabetean behineko maiztasuna izango dute, eta bertan, udalean hautetsiak dituzten hiru alderdi politikoek izango dute ordezkaritza.

Bestalde, zinegotzien liberazio zein ordainsariak ere onartu egin ziren, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduren sei zinegotziek kontrako botoa eman zuten atal honetan. Hala, Jesus Mari Martiarena alkateaz gain, EAJk bost liberatu izango ditu: bat %100ean (Miguel Angel Sanchez), beste bat %50eko lanaldiarekin, eta beste hirurak %40koarekin. PSE-EEren ordezkariak (Jose Angel Sanchez) %80ko liberazioa izango du, eta EH Bildurenak, berriz, %50ekoa (Mikel Arruti). Jeltzaleen udal bozeramailea Miguel Angel Sanchez izango da, sozialistena Jose Angel Sanchez, eta EH Bildurena Mikel Arruti. Aurreko legealdian baino liberazio bat gehiago dago, EAJren aldekoa.

Udal gobernua
Bestalde, EAJk eta PSE-EEk egin duten akordioaren arabera, udal gobernu taldea eta tokiko gobernu batzordea EAJko hiru kidek eta PSE-EEko batek osatuko dutela jakinarazi du Lezoko Udalak: “Edonola ere, udal gobernu taldeak udalbatza osatzen duten alderdi politikoekin hitz egiteko eta adostasunetara iristeko borondatea azaldu du”.

Udal gobernuko ardurak —arloen banaketa— eta ordezkaritzak oraindik ez dituzte erabakita.

Hitzarmen programatikoa da bi alderdiek adostu dutena, “egungo gobernua indartu eta talde egonkor eta anitza” osatzea dute helburu. Udal gobernuko kideek esandakoaren arabera, 2019-2023 agintaldirako ardatzak ezarri dituzte: “Etxebizitza babestuak eraikitzea; anbulatorio berria egitea; Altamira auzoa eta parkea biziberritzea; Arraitoki berreskuratu eta erabilera berria ematea; kirol espazio berriak sortzea; kultur programa zabaltzea herriko nortasunari lotuta; herriko irisgarritasuna hobetzeko igogailuak eraikitzea; Mugikortasun Plana eta bidegorri sarea garatzea; tokiko industria zein merkataritza indartzea; enplegu eta gizarte kohesiorako dinamika; ekimen zein ekintzak babesten jarraitzea; eta Lezo euskaldun zein parekideago baten alde urratsak egiten jarraitzea”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.