Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

1936ko uztailean gertatutakoak gogoraraziko dituzte, ez ahazteko

Oroimenaren Astea izango da datorrena. Erakusketa bat, hitzaldi bat eta 1936an udalbatza osatzen zutenei aitortza ekitaldia prestatu dituzte.

oroimenaren astea oiartzun Aurrean, Kattin Txikiko Joxe Kruz Ezeiza 'Kaxka' eta Joxan Mitxelena, Jexux Leonet alkatea erdian dutela; atzean EAJko Janire Mitxelena eta EH Bilduko Eneritz Arbelaitz.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/07/18

Kattin Txikiko ordezkariek eta udaleko bi talde politikoetako ordezkariek —Jexux Leonet alkatea barne— Oroimenaren Astea aurkeztu dute gaur goizean. Leonetek berak gogorarazi duenez, badira urte batzuk Kattin Txiki eta Oiartzungo Udala elkarlanean ari direla memoria historikoa berreskuratzeko.

Tropa faxistak 1936ko uztailaren 27an sartu ziren Oiartzunen, eta hauteskundeetan hautatutako udalbatza egotzi zuten, eta zortzi errepresaliatu zituzten, guztiak abertzaleak. Ezkaba mendiko SAn Kristobal gotorlekuan espetxeratu zituzten, eta Leontzio Aranburu Agirre lehen alkateordea eta Manuel Irigoien Mitxelena bigarren alkateordea fusilatu zituzten, eta haien gorpuak desagerrarazi. Gainera, Segundo Berrondo zinegotziaren semea ere hil zuten.

Feliciano Belderrain alkateak, eta Jeronimo Ugaldebere Labandibar, Esteban Goienetxe Arozena, Luziano Aristizabal Etxeberria eta Jose Ignacio Odriozola Oiartzabal zinegotziek osatzen zuten 1936ko udalbatza hura. Haiei ere, espetxealdiaz gain, erakutsi zizkieten errepresioaren beste hainbat aurpegi ilunak.

Erakusketa, hitzaldia eta aitortza

Ezkabako gotorlekuan gertatu zirenekin erakusketa egingo dute larunbatean hasi eta hilaren 28ra bitartean, Lur azpitik lur azalera izenburupean. Igandean, 11:00etan, hitzaldia emango dute, erakusketaren xehetasunetan sakontzeko.

Astelehenerako —hilak 22— hitzaldia prestatu dute. 19:00etan hasiko da. Lourdes Herrasti Aranzadiko antropologoak 1936ko altxamendu faxista genero ikuspegi batetik aztertuko du. Gainera, Aiako Harria Gaztelumendik memoria lantzen duen Oroimenaren harra unitate didaktikoari buruzko azalpenak emango ditu. Oiartzun Azmarrin-ekin elkarlanean aritu dira.

Hilaren 27an, berriz, 1936ko udalbatza omenduko dute. Zortzi zinegotzi errepresaliatuei aitortza ekitaldi xume eta intimoa egingo diete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.