Arkume Eguneko kamisetak jasotzeko data aldatu dute
Berez, datorren astelehen eta asteartean jaso beharko lirateke kamisetak, baina data atzeratzea erabaki dute, "arazo teknikoengatik".
Xanistebanetako Arkume Egunak duen ezaugarrietako bat da denek kamiseta berbera janztearena. Aurtengoak jasotzeko datak datozen astelehen eta asteartean izango ziren.
Arazo teknikoak direla eta, atzeratu egin dute data. Hilaren 29an eta 30ean jaso beharko dira kamisetak —astelehena eta asteartea dira baita ere—. Aldatuko ez direnak jasotzeko tokia eta ordutegia izango dira: Girizia elkartean, 19:00etatik 21:00etara.