Txostek Gipuzkoako errebote finala jokatuko du
Larunbat arratsaldean izango da finala. Iazko finalistak errepikatuko dira, oiartzuarrek Zubieta izango baitute arerio, haien plazan.
Txostek gogor aurre egin beharko dio Zubietari [Argazkia: Gipuzkoako Pilota Federazioa]. Datorren larunbatean, hilak 20, Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatuko dute. Azken aste hauetan aritu dira hiruko ligaxka jokatzen, eta finalistak zehaztuta daude: Txost eta Zubieta. Iazko finala errepikatuko da, beraz.
Zubietarren plazan jokatuko da finala, 17:00etan hasita. Zubietarrek lau puntu eskuratu dituzte, eta oiartzuarrek, hiru. Behar Zanak bi punturekin geratu da. 2018ko finalean Zubieta 13-2 nagusitu zen, baina dena ikuskizun dago.
