Zortzi ibilgailu zamaontzi sartu dira Pasaiako Portuan astebetean

Uztaileko bigarren astean, inoiz baino ibilgailu zamaontzi gehiago jaso ditu portuak. UECC ontzi enpresak kudeatzen ditu itsasontzi guztiak.

UECC, portua UECC-k kudeatzen ditu portuan sartzen diren ibilgailu zamaontziak.

Errekor guztiak hautsi ziren Pasaiako Portuan uztailaren bigarren astean eta Portu Agintaritzaren datuen arabera, esportazioak hirukoiztu dira. 7 egunetan 8 Car Carrier sartu dira badian. Hau da, astebetean, ibilgailuak garraiatzen dituzten zamaontzien kopururik handiena jaso du portuak. Albiste oso ona dela adierazi dute Portu Agintaritzako iturriek, auto terminalaren dinamismoa frogatzen baitu.

Ibilgailu zamaontziak, portuan sartzen diren handienetarikoak dira eta azken urteotan ekonomikoki errentagarritasuna erakutsi duen sektoreetako bat da. Zamaontzi guztiak baina, enpresa bakar batek kudeatzen ditu gaur egun, UECC, United European Car Carrier. Harreman luzea du enpresak Pasaiarekin, izan ere, urteak eman ditu autoak Europako iparraldera eta Erresuma Batura eramaten eta era berean, handik hona ibilgailuak inportatzen. Enpresa berak gainera, Noatum-ekin batera autoen terminala eta kaia kudeatzen dituzte.

Normalean, astebetean bi edo hiru geldialdi egiten dituzte ontzi hauek portuan, hori dela eta oso esanguratsua da hain tarte laburrean portuak 8 Car Carrier hartu izana.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.