Luhusotik Gernikarako bidean, Lezotik ere igaro da Orain Presoak bizikleta martxa.
Espainiako Kontu Auzitegiak ekainean emandako ebazpenaren kontrako helegiterik ez du jarriko GHK-k, txosten baten arabera, ez delako "arrazoizkoa".
Hamar urte bete ditu Oiartzungo Lartaun abesbatza zuzentzen. Horrez gain, Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatzako kide da, eta formazioaz ere arduratzen da.
Pasaiak duen behar bati erantzuteko jaioko da Pasaiako bertso eskola. Udala da proiektuaren bultzatzaile nagusia, baina herritarrena izango da hura sortu eta gorpuzteko ardura, Txakur Gorria kolektiboarekin batera.
Lehen faseko azkeneko zortzi partidak jokatu dituzte aste honetan. Datorren astean izango dira finalerdiak.
Jubilatu eta pentsiodunen borroka omenduko ditu udalak madalenetan. Sei urteko bidean Duintasuna elkarteak erakutsi duen konpromisoari aitortza egingo dio herriak madalenetan.
Oiartzun-Karaez Elkartasun Komiteko kide batzuk Bretainiaraino joan dira, eta gonbidapen ofiziala Christian Troadec alkateari eman diote.
Alabortzako kantinan behin erabili eta botatzeko tresneria erabiltzen dutela salatu du talde ekologistak. Ingurumen legedian azaltzen diren irizpideak berma ditzala eskatu diote Pasaiako Udalari.
Eraso matxistei nola aurre egin landuko dute gaur arratsaldeko bileran. Kataxulo Gaztetxian elkartuko dira.
11 diseinatzaile gipuzkoarren lanak hartuko ditu Errenteriako Jantziaren Zentroak udan zehar. Kutxa Kultur Moda programaren parte dira eta helburu berdina partekatzen dute: moda iraunkorraren aldeko apustua.
Uztailaren 27ra arte kontsulta daiteke Lezoko Zaraten Ekintza Plana. Herritarrek alegazioak eta ekarpenak egin ditzakete egiun horretara arte.