Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal diseinatzaileak Jantziaren Zentroan

11 diseinatzaile gipuzkoarren lanak hartuko ditu Errenteriako Jantziaren Zentroak udan zehar. Kutxa Kultur Moda programaren parte dira eta helburu berdina partekatzen dute: moda iraunkorraren aldeko apustua.

Erakusketa uda osoan egongo da Jantziaren Zentroa.
Errenteria-Orereta
2019/07/19

Gipuzkoar moda garaikidearen erakusleku izango da uda honetan Jantziaren Zentroa (Kapitain Etxean dago). Gipuzkoako 11 diseinatzaileren lanak ikusgai izango dira Errenterian.Kutxa Kultur Moda programaren barruan aukeratutako talentuak dira, moda, sormenaren bidez lantzen duten gazteak eta denek dute helburu berbera, moda iraunkorra sortzea. Bertakoen aldeko apustua egin du Jantziaren Zentroak eta ohiko erakusketaz gain, diseinatzaile horien lanak erakutsiko dituzte abuztuaren 31ra arte sarrerako aretoan. Jantziaren Zentroa asteburu eta jaiegunetan irekitzen dute, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik20:00etara, eta igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Guztira, 11 diseinatzaile (10 emakume eta gizon bat) eta hamar marka dira: Elixabet Perdiguero, Fanny Alonso, Ione Iruretagoiena, Laza Clothing, Maialen Porroy, Maixala, Amarenak, Amagoia Etxeberria, Akukuna eta Lette (bi diseinatzaile dira). Jantzi sorta horiek, sormen estetikoaren erakusgarri izateaz gain, hausnarketarako abagunea ere badira, diseinatzaileek moda arduraz sortzeko beharraz ohartarazten baitute. Gaur egun,arroparena da munduan gehien kontaminatzen duen bigarren industria. Petrolioa ustiatzen duten enpresek soilik kutsatzen dute gehiago.

11 gazte hauek, gauzak beste modu batera egin daitezkeela frogatu dute haien jantzien bitartez. Haien lan egiteko ereduak hiru oinarri ditu: modaren xedea iraunkortasuna izatea; kontsumo arduratsua eta bertakoa izatea; eta ekonomia zirkularra sustatzea. Gaur egun jendeak  arropa asko eta merke erosteko ahalmena du. Baina arropa horiek kalitate txarrekoak izan ohi dira eta iraunkortasun gutxikoak. Funtsean, industriek geroz eta arropa gehiago sortzen dute, kutsadura areagotuz. Gipuzkoar diseinatzaileek guztiz kontrako eredua babesten dute eta hasteko, funtsezkotzat dute kontsumoa murriztea, arroparen industriak duen aztarna ekologikoa txikitzeko.

Haien ustez, modak berak,iraunkortasuna sustatzeko balio dezake, baina eredua aldatu beharra dago. Look eta estiloak norberaren neurrira egitea, modaz gaindi sortutako arropa iraunkorra izatea, bertako ekoizleen materialez hornitzea edota modu ekologiko ala organikoan ereindako ehunak erabiltzea dira haiek proposatutako hainbat neurri, ereduari buelta emateko. Jakin badakite lan eredu horrek produktua garestiagoa egiten duela, baina iraunkorragoa ere bai, eta haien ustez hori da ehungintzak halabeharrez hartu behar duen bidea.

Desfilea urrian

Kutxa Kultur Modak aukeratutako diseinatzaile gipuzkoarrek, apirilean hasi zuten haien ibilbidea programan. Udazkenean beste urrats bat egingo dute. Urriaren 18an egingo den lehen desfilean haien lanak aurkezteko aukera izango dute. Ordurako etxeko lanak eginda joan beharko dute. Marka bakoitzak 8 look ezberdin prestatu beharko ditu jendaurrean erakusteko. Udan buru-belarri arituko desfilean denak txunditzeko.

 

Diseinatzaileen markak.

AMARENAK, Oihane Pardo

2016an Donostian sortutako enpresa da, euskal ondarea oinarri hartuta, tradizio eta modernitatea uztartzen ditu.

MAIALEN PORROY

Modaren bi-tartez sormen artistikoari ekin dio Porroyk. Bere bildumak, artista edota korronte artistiko zehatz batean oinarritzen dira.

MAIXALA, Maialen Irastorza

Motxila eta poltsa funtzionalak egiten ditu. Italia, Espainia, Erresuma Batua eta Frantziako ehunak erabiliz. Oiartzuarrak bere lanaren berri eman zion HITZAri duela aste batzuk.

LAZA CLOTHING, Maia Apaolaza

Emakumeentzat bildumak egiten ditu soilik, eta bere helburua da diseinuari balio handiagoa ematea, sortutako produktua bakarra izatea.

ELI-TWO, Elixabet Perdiguero

Bolumen organikoekin, egitura garbiekin eta koloreekin jokatuz, pintura eta modaren arteko fusioa da.

FANNY ALONSO 

Oihal eta material naturalak erabiliz, artisautza eta diseinua batzen dituen marka defendatzen du.

IONE IRURETAGOIENA

Moda, artisau ehungintza eta 3D inprimaketa. Arauak apurtzen ditu sormenaren bitartez.

AMAGOIA ETXEBERRIA

Goi mailako diseinuak ekoizten ditu. Bezeroa pertsonalki ezagutu ondoren jantzi zehatzak sortzea gustuko du.

LETTE Cristina Letemendia eta Mauro Ramos.

Enpresa sofistikatu eta femeninoa. Modaz gaindiko pieza iraunkorrak egiten dituzte.

AKUKUNA Sonia Cepa.

%100 ekologikoak diren haurrentzako arropa alaiak eta irudimentsuak ekoizten ditu.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.