Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Konpromisoari aitortza egingo dio herriak

Jubilatu eta pentsiodunen borroka omenduko ditu udalak madalenetan. Sei urteko bidean Duintasuna elkarteak erakutsi duen konpromisoari aitortza egingo dio herriak madalenetan.

Joxe Mari Uria eta Alex Oiartzabal Duintasuna Elkarteko kideak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/07/19

Duintasunak piztuko du etzi madalenei hasiera emango dien txupina. Pozik dago elkartea aitortzarekin, hala azaldu dute Joxe Mari Uria Azkaratek eta Alex Oiartzabalek; hileko lehen asteleheneko elkarretaratzeen eta adinekoen pentsio eta zahartzaro duin baten aldeko zimenduak finkatzen ari diren hamarnaka pentsiodunetako bi dira. «Eskertzeko da, are gehiago, aho batez onartu duenean plenoak. Udalean ordezkaritza duten alderdiek pentsioekin dagoen arazo larriaren jakitun direla erakusten du horrek», esan du Uriak. Harago jo du Oiartzabalek, «mentalitate eta ingurune sozial oso merkantilista eta kontsumistan, egituren gainetik, pertsonak jarri ditu udalak, gure konpromiso eta borroka termino horietan aitortzea aurrera urratsa da».

Kexu da aldi berean, baina, alderdi batzuentzat karga sinbolikoa baino ez duen susmoa duelako, «izan ere, legebiltzarrean 1.080 euroko gutxieneko pentsioen aldeko eskaera egin dugunean atzera bota dute, bidea itxi dute. Azpiegiturak pertsonen aurretik jarri dituzte, armada, eliza eta senatua eta beste alferrikako hamaika kontu pertsonen aurretik jartzen dituzte».

Niessen elkarteak proposatu zuen Duintasuna omentzea, eta bat egin dute jubilatuen elkarteek, auzo elkarteek eta bestelako eragileek ere. Horiei guztiei eskerrak eman dizkie Uriak, «balioan jarri dutelako urte hauetan egiten ari garen lana». Pentsiodunen eta jubilatuen mugimenduak sei urte beteko ditu herrian eta ez dela kasuala bertan beste herrietan baino lehen sortu izana dio, «aldarrikapen soziala kontzentratu izan da herri honetan, asoziazionismoak protagonismo handia izan du beti». Harro azaldu dira errenteriarrak izateaz, «herri honetan aintzat hartzen gaituztelako».

Duintasunaren mobilizazioak biltzen dituen pertsonen aniztasunari erreparatu dio Oiartzabalek, “mota guztietako jendea gara, langile, sindikalista, politikan ibiliak, garai batean kalean ibili ginenak gara orain ere gabiltzanak. Horrek, azken batean, asko lagundu digu indarra eta kontzientzia hartzen”. Atzetik datozenak “motelago” datozela dio baina sinistuta dago Duintasunak, jubilatu eta pentsiodunen mugimenduak hartu duen indarrarekin belaunaldi berriek ere jasoko dutela zer edozer, “gu orain lanean ari bagara ez da guregatik, gure lagunengatik da, egoera zaurgarriagoan dauden alargunengatik, eta atzetik datozen belaunaldiengatik da pentsio duinak izan ditzaten”.

Indarberrituta
Lan handia egin du Duintasun elkarteak herrian, eta hori da bere deialdietan duen arrakastaren gakoetako bat: «Erretiratuen egoitza guztietara jo genuen hasieran, parte hartzera gonbidatu eta sare sendoa sortu dugu, indartsua». Bide horretan dei egin die Uriak belaunaldi berriei, «bizi garen sistema aditua da indibidualismoan hezten, kapitalismoak ez duelako sustatzen asoziazionismoa edo kolektibismoa. Gure papera, belaunaldi berriei pentsioen arazoa transmititzea da, batez ere beraiei eragingo dielako; hamar urte barru arazo oso larria izango delako». Kezkatuta aitortu du pentsioen kontuaren inguruan entzun duela behin baino gehiagotan “dagoena da”. Argi du ez dela horrela eta borroka dela gakoa: “Esan nahi diegu ez dela horrela, jarrera konformista horrekin ez doazela inora ere, eta borrokatu beharra dagoela”.

Izan ere, beraien pentsioen alde ari dira, baina batez ere, etorkizuneko pentsioen alde.

Duintasuna elkartea eta konpromisoa estu loturik direla nabarmendu zuten alderdi politiko guztiek elkarteak txupinazoa piztuko zuela erabaki zuen plenoan. Herritarrek eredu gisa dituzte eta horrek eragin die zalantzarik gabe. Herriak bai, baina udalak ere aitortu du haien lana. Urrats bat dela diote Oiartzabalek eta Uriak, “komunikabide eta instituzioetatik etengabe esaten ari dira pentsioen gaiak sistema kolokan jarriko duela, baina hemen udalak babestu du aho batez gure lana eta borroka. Errenteriako Udalak eta elkarteek beste inon egin ez dena egin dute eta horrek indar handia emango dio gure mugimenduari”. Udalak erakutsi duen jarreran sakondu du Uriak, “adineko pertsonen parte hartze handiagoa suposatuko duten hainbat neurri hartuko ditu epe laburrean eta eskertzekoa da. Sentsibilitate berezia erakusten ari da”.

«Gordina» dela egoera dio Oiartzabalek; «behin behinekotasuna» erantsi dio Uriak, «lorpen batzuk izan baditugu ere, atzera itzuli gaitezkeelako. Zintzilik dago lortu genuena, 0,25eko igoera bi urterako bertan behera uztea lortu genuen, baita iraunkortasun faktorearen ezarpena 2023ra arte atzeratzea ere, baina aurreko egoerara itzuliko gara atzera ere», eta Eusko Jaurlaritzari lanbide arteko gutxieneko soldata eta pentsio duinak bermatzeko galdegin dio, «aberastasun nahikoa dagoelako oinarrizkoak diren behar horiek asetzeko».

Oporren bueltan indarberrituta itzuliko diren hitza eman du Duintasunak, gizarte sektore ezberdinekin konplizitateak josita, «elkarlanean eta modu transbertsalean borrokatzen jarraitzeko gure etorkizunaren alde. Gizarte osoak egon behar du, adineko pertsonak gu gara orain, baina denok etorriko dira gurdi hontara; borroka estrategikoa egin behar da, gizarteko sektore guztiak arazo komunak ditugu, ikuspegi ezberdinekin, baina horiek mahai gainean jarri, adostasunera heldu, eta aurrera egitea da kontua».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.