[GALERIA] Herriko gazteek oreka badutela erakutsi dute
Nahia Vicente eta Aitor Gartziak irabazi dute zazpigarren kukaña.
Nahia Vicente izan da azkarrena ikurrina eskuratzen. Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, gazte asko goitik behera bustita irten dira gaur arratsaldean Oiartzungo ibaitik. Oiangoz Hau mugimenduari esker jada madalenetako klasiko bilakatu den kukañak jendetza bildu du Panier inguruan; zazpigarrenez jarraian egin dute. Ikusleen txalo eta oihu zaparraden artean, sei mutil eta bi neska lehiatu dira, banan-banan, ikurrin preziatua ahalik eta azkarren eskuratzeko asmotan.
Emakumezkoen kategorian, Nahia Vicente izan da azkarrena ikurrina eskuratzen (48 segundotan); gizonezkoen artean berriz, Aitor Gartzia izan da azkarrena (35 segundoko denborarekin). Txapeldunek 200 euro irabazi dituzte ikurrina eskuratzegatik.
Une dibertigarri bezain politak utzi ditu aurtengo kukañak. Ikusi bertan HITZAk bildu duen irudi sorta:
