[Galeria] Ostadar bat eginez hasi dituzte madalenak

Kolorezko hautsekin izan bada ere, holi festan ostadar bat osatu dute Gernika plazan txupinazoa lehertu eta berehala.

zeinbaitek kolore guztiak eraman dituzte soinean Zeinbaitek kolore guztiak eraman dituzte soinean

Lepo bete dute Errenteriako Gernika plaza madalenei hasiera emateko. Aurten ere, holi festa, kolorezko hautsen festarekin hasi dituzte jaiak ehunka herritarrek.

Askok ezin izan diote tentazioari aurre egin eta ingurukoak, aldez aurretik zikintzen hasi dira, inork gutxik kasu egin baitio animatzaileari. 19:00tan bai, txupina lehertu bezain laster, holi festa hasi da. Saltoka eta algara artean, koloretako hautsek, plazan zeudenak estali ditu. Eta hori nahikoa ez balitz, animatzaileek mangera batekin hautsa jaurti dute jendeak dantzatzen zuen bitartean.

Gaztetxoak izan dira nagusi plazan, baina geroz eta heldu gehiagok parte hartzen dute, Indian jatorria duen jai honetan, eta gazteak bezain bihurriak izan dira lagun eta senideei hautsak jaurtitzerakoan. 

Festa bukatuta, gehienek etxerako bidea hartu dute garbitzeko, lortzen badute.

HITZA hautsen festan izan da, eta honako irudi hauek bildu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.