'Oiartzun 2019' urtekaria, ostiraletik salgai
Oiartzun 2019 urtekaria sei auzoko hamabi gunetan eros daiteke, ostiraletik aurrera. Lau eurogatik, herriaren pultsuaren berri izateko aukera.
Oiartzun 2019 urtekaria ostiraletik aurrera erosteko aukera izango da, lau euroan. Herriko sei auzotako hamabi gunetan lor daiteke urtekaria. Historiaren atalak berebiziko pisua du jaien inguruan ateratzen den argitalpenean. Aldi berean, Oiartzungo Udalak gogorarazi du xanistebanetako zapiak Urrats paper dendan eta Garmendi txokolategian eros daitezkeela (5 euroan).
Horrela, elkarrizketa nagusiaren protagonista Dolores Unsain Iturriozko Anatxuri baserriko alaba da. Bestalde, Oiartzungo seme-alaben atalean Xixili Pikabea sasi-maistra izandakoak, Eneko Gil eta Katerin Artola dantzariek, Osasun Pastoraleko boluntarioek, Ane Asensio atletak, eta hil berri den Ion Zabaleku Zapo-k beteko dute.
Historiaren zatiak pisua du, handia. Oiartzun-Karaez senidetzaren 25. urteurrenak; Intsumiso Egunaren mende laurdenak,; Olentzeroren laguntzaileen 25 urteek; Gurutze Berri jatetxearen mende erdiak; Oiartzun Irratiaren 20 urteek, edo Julia Irazu Ergoiengo maistraren bizimoduak tarte zabala izango dute atal horretan.
Nola ez, bestelako gaiak ere izango dira, herriko eragileek landuak.
‘Oiartzun 2019’ erosteko guneak
- Altzibarren: Berezi janari dendan.
- Arraguan: Pikoketa estankoan.
- Elizalden: Garmendi txokolategian, Garmendia okindegian, Urrats paper dendan eta Zapirain estankoan.
- Iturriotzen: Ibarreko gasolindegian, Martin harategian, eta Pottolo janari dendan.
- Gurutzen: Galdos tabernan.
- Ugaldetxon: Intxixu jatetxean, eta Mamut merkatal zentroko paper dendan.