Hurrengo geltokia: xanistebanak
Abuztuaren 2tik 6ra ospatuko dira xanistebanak. Lehenago, kultur ekitaldia egingo dute. Karaezek protagonismo berezia izango du.
Astebete eta egun bat falta da xanistebanak iristeko. Oiartzun-Karaez Senidetza Batzordeak botako du festei hasiera emango dien suziria. Hortik aurrera, 84 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango dute oiartzuarrek.
Festen hasieraren bezperan, kultur ekitaldia egingo dute, udaletxeko pleno aretoan—18:00etan hasiko da—. Urtekaria aurkeztuko dute, eta Oiartzunen eta Karaezen arteko harremanari errepaso bat emateko bideo emanaldi laburra egingo dute.
Oiartzungo Hitzak astebeteko atsedenaldia hartuko du, eta festetan gertatuko dena kontatuko du xanistebanek irauten duten bitartean.