Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Larruzko paletako, errebote eta bote luzeko txapelketak hasiko dira

Ostegunean Errenteria-Oreretan jokatuko dute partida bat, etxeko moduan, eta ostiralean Madalensoron beste hiru jokatuko dituzte.

enrike abril Enrike Arbil txapelketaren 56. ekitaldia izango da.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/09/02

Kirol taldeentzako denboraldia hastear da. Asteburu honetan, bi pilota modalitateko txapelketak hasiko dira.

Txost pilota elkarteko kirolariek aste honetan hasiko dute Gipuzkoako Larruzko Paletako Txapelketa. Lehenengo partida Errenteria-Oreretan izango da, ostegunean. Lehen Mailako partida izango da, eta Txostekoek etxeko moduan jokatuko dute, nahiz eta arerioak errenteriarrak izan.

Jakinarazi dutenez, EPLErekin adostu dute eguna eta ordutegia, pilotarien ordutegi arazoak direla eta. Partida 18:15ean hasiko da, Agustina Otaola pilotalekuan.

Ostiralean beste hiru partida jokatuko dituzte. Kasu honetan, Madalensoro pilotalekuan izango dira, 19:00etan hasita. Bigarren Mailan, Txost 1 eta Txost 2k EPLE eta Altzatarra jasoko dituzte. Hirugarren Mailako partida, berriz, Txost eta Oianguren artekoa izango da.

Bote luzeko txapelketa

Ostiralean ere bai, Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketa hasiko da Beheko Plazan, Gipuzkoa Bat eta Iparralde Bat taldeen partidarekin. 19:00etan hasiko da norgehiagoka. Biharamunean, Bizkaia eta Gipuzkoa Bat taldeek Berrizen (Bizkaia) neurtuko dituzte indarrak, 18:30ean hasita.

Guztira, sei taldek hartuko dute parte txapelketan. Aipatutako lau taldeez gain, Iparralde Bi eta Iparralde Hiruk osatuko dute koadroa.

…eta errebotea

Datorren asteburuan hirugarren txapelketa bat hasiko da: Enrike Abril Errebote Txapelketa. Jokatuko duten 56. aldia izango da.

Zortzi taldek hartuko dute parte: Gipuzkoako Behar Zana, Txost eta Zubieta, Lapurdiko Kanboarrak, Luzean, Noizbait eta Sarako Izarra, eta Nafarroa Behereko Zaharrer Segi. Bi multzotan banatuko dituzte zortzi taldeak (ikus behean), eta joaneko partidak jokatuko dituzte, asteburu honetan hasi eta hilaren 22ra arte. Oiartzun, Villabona eta Zubietako plazetan jokatuko dituzte partida guztiak.

Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, lehen fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz. Hilaren 29ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.

Finala, berriz, urriaren 6an jokatuko dute, Villabonako plazan. Hori bai, txapelketa osoan zehar eguraldia lagun izan behar dute aurreikusitako datak betetzeko.

A multzoa

  • Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa).
  • Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa).
  • Noizbait (Hazparne, Lapurdi).
  • Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea).
  1.  

B multzoa

  • Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi).
  • Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi).
  • Sarako Izarra (Sara, Lapurdi).
  • Txost (Oiartzun, Gipuzkoa).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.