Ondarearen mahaia bihar arratsaldean elkartuko da
Ondare Mahaian parte hartzen duten eragile eta herritarrekin bilera informatiboa egingo dute bihar arratsaldean. Webgunearen berri emango dute, besteak beste.
Oiartzungo Ondarearen Mahaia bihar bilduko da, udaletxean (18:00etan). Taldean elkartzen diren herritar eta eragileentzako bilera informatiboa antolatu du udalak, Miren Amoriza teknikariak gidatuta.
Besteak beste, Oiartzungo ondarearen argitalpenak biltzeko Udala prestatzen ari den webgunearen egoeraren berri emango da bilera honetan. Horrez gain, urrian Ondarearen Europako Jardunaldien harira Gipuzkoan egingo diren Ondarea Plazara jardunaldien barruan udalak Oiartzunen antolatuko duena ere aurkeztuko da.