Goitibeherak Ugaldetxoko festetara bueltatuko dira
Bakarka, binaka edo taldeka izena emateko animatu dute Ugaldetxoko Jai Batzordekoek. Festak irailaren azkeneko asteburuan izango dira.
Goitibeherak sammigeletako tradizio izan dira [Argazkia: Ugaldetxo Kultur Taldea]. Ugaldetxoko festak iristeko gutxi falta dira, eta auzoko jai batzordea egitaraua fintzen ari da. Aurten goitibeheren Txipitoko jaitsiera programan berriro sartzeko asmoa dute.
Horretarako, Intxixu jatetxetik pasatzeko deia egin diete interesa dutenei. Banaka, binaka, taldeka edo nahi bezala izena emateko aukera dagoela gogorarazi dute.
