Udako igerilekuetako azken bainuak festa batekin ospatuko dituzte

Larunbatean festa egingo dute igerilekuetan, puzgarriekin. Igandean itxiko dituzte udako igerilekuak, datorren urtera arte, hiru hilabete pasatuta.

udako igerilekua oiartzun Igandean hasi eta ekaina bitartean, itxura hau izango dute igerilekuek.

Uda bukaerara iristen ari dela salatzen dute egunotako gau freskoek. Ondorio asko ditu udaren bukaerak, hala nola, Oiartzungo igerilekuaren itxiera. Datorren igande arratsaldean (20:00etan) itxiko dituzte instalazioak, datorren urtera arte.

Urtero bezala, festa giroan agurtu nahi dute denboraldia. Itxieraren bezperan —larunbatean, hilak 14— festa egingo dute udako igerilekuan, haurrei zuzendutako uretako puzgarriekin. 12:00etan hasiko da festa. Momentu horretarako eguraldi iragarpenaren arabera, modu egokian ospatuko dute festa: 25 graduko tenperatura eman dute, zeru oskarbiarekin. Asteburu osorako eguraldi ona emana dute, eta, beraz, itxieraren pena duenak bi egunetan arindu dezake bere mina.

Hiru hilabete zehatz egongo da irekita, udako igerilekua ekainaren 15ean ireki baitzuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.