Errifak atera dituzte, Aiora Irazuri munduko txapelketara joaten laguntzeko
Espainiako federazioak ez dio laguntzarik eman Txinan jokatuko duten Munduko Txapelketara joateko. Miren Tabernan eros daitezke errifak.
Aiora Irazu piraguista oiartzuarra urriaren 12an Txinara joango da. Izan ere, hil horren 17tik 20ra Munduko Kanoa Maratoi Txapelketa jokatuko dute. Espainiako selekzioak, baina, ez dio diru laguntzarik eman Irazuri, eta laguntza ekonomikoa behar du.
Bidaia diruz laguntzeko, beraz, errifa batzuk sortu ditu Irazuren familiak. Bi eurotan saltzen ari dira, Miren Tabernan eta Mamuteko Museo del Vinon. Bertatik pasa ezin daitezkeenek 689 58 06 87 telefono zenbakira dei dezakete. Saria ez da nolanahikoa izango: Tolare jatetxean lau lagunentzako otordua irabaziko dute. Horretarako, urriaren 20ko ONCEren zozketaren azken hiru zenbakiek ea beraiek dituztenekin kointziditzen ikusi beharko dute.
Irazuk abuztuan lortu zuen munduko txapelketara joateko txartela, K1 mailan aritzeko. Hilaren 22tik 27ra, berriz, Madrilera joango da, Espainiako selekzioko gainontzeko palistekin munduko txapelketa prestatzeko.