Txinalkak asteazkenean hasiko du aurtengo funtzioa
Zortzi ikaslek osatuko dute aurtengo taldea, eta haien zuzendari lanetan Tessa Andonegi aktorea ariko da. Ohi bezala, ekainean taularatuko dute landutakoa.
Txinalka Oiartzungo Helduen Antzerki Eskolak datorren asteazkenean hasiko du aurtengo ikasturtea. Hamabi ikasleko taldea osatu dute, eta taldea zuzenduko duena —azken urteetan bezala— Tessa Andonegi aktorea izango da.
Ikasturteko lanaren emaitza ekainean ikusi ahal izango da, herrian ikusmina sortzen duen antzerki emanaldietan.