Herriko elkarteetako ordezkariek eta udaleko Kultura saileko kideek parte hartuko dute bileran. Manuel Lekuona bibliotekan bilduko dira, balorazioa egiteko.

Datorren asteazkenean, hilak 25, Xanistebanetako Jai Batzordea bilduko da, herriko festa nagusiak baloratzeko. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira, bai batzordeko kideak baita ere udaleko Kultura saileko ordezkariak, 19:00etan.
Jakinarazi dutenez, festen antolaketan parte hartu duten elkarteek herriko festak izan direnaren balorazioa egitea eta partekatzea oso garrantzitsua da. Balorazio hori eginda, xanistebanetan hobetzeko edo fintzeko egon daitezkeenak identifikatuko dituzte eta hurrengo urteetan kontuan hartuko dituzte.
Udalak aldez aurretik eskerrak ematen dizkie bileran parte hartuko duten elkarte eta eragileei.