Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Auzoari emana, auzoak eman

Nikolas Urdanpilleta gurutzetarrak omenaldia jaso du, auzoari egindako ekarpenagatik. Batez ere, antzerkian gailendu da, eta auzoko festei erreferentzialtasun hori eman zioten.

nikolas urdanpilleta Nikolas Urdanpilleta, Gurutzeko Bizardia elkartean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/09/20

Pasa den asteburuan ospatu ziren Gurutzeko festak. Lehenengo gauean antzerkia izan zen egitarauko plater nagusia. Arte eszeniko horrekin, auzoko festak erreferente bihurtu dira. Eta hori hala izatearen bultzatzaileetako bat omentzeko aprobetxatu zuten: Nikolas Urdanpilleta. «Sorpresa izan zen niretzako», esan du Urdanpilletak, «baina beno, egun hori ere etorri zen. Ni bezalaxe, bada beste jende bat lanean aritu denean».

Gogorarazi duenez, 1980ko hamarkadan, heroinak gogor jo zuen Altzibar auzoa. «Gazte pila bat erori zen. Gurutzen, mendi irteerak egiten hasi ginen auzoko neskekin. Gainera, 12-15 urteko hamar edo hamabi mutil kozkor baziren, eta esan nuen mugitu behar nuela. Pilotan erakusten hasi ginen, nahiz eta erakusten oso ongi ez nekien». Ibilian-ibilian, talde horiek landatu zuten antzerkian aritzeko hazia, neskak horretan arituak zirelako. Neska-mutilak elkartu, eta eginak zeuden hiruzpalau antzezlan jokatu zituzten.

Baina txipa azkar aldatu zuen Urdanpilletak: «Nire buruari esan nion ‘kaguen, hemen bertako istorioak baditugu, eta zergatik ez da egiten bertakoa?’. Ez nintzen gehiegi ausartzen, baina zirriborro bat pasatu nion konfiaztzazko pertsona bati, garbira pasatzeko, eskolan euskaraz idazten ez nuelako ikasi». Beste pertsona horrek irakurri, eta iritzia eman zion: «‘Arrunt polita duk!’».

Zortzi-hamar bat antzezlan taularatu zituzten. Haien izenak apuntatua dituen txuleta atera du poltsikotik: «Anderregiko harria, Pikoketako bilera, Askostiko neskamea, Sagardoaren zirrara, Soinu eta bere ibilbidea, Maitasuna eta gorrotoa eta Txanogorritxu Oialekun…». Aipatu ez duen bat —Arta zuriketan— festetan proiektatu zuten, taularatu eta 25 urtera. Urdanpilletak esan duenez, inspirazioa zaharragoek kontatutako istorioetan aurkitu zuen, ahoz transmititzen zuten kontuekin.

Urte batzuetan arrakasta handia lortu zuen Gurutzeko festetako antzerkiak, eta frontoia lepo betetzen zen. Sebastian Galardi Zepai auzokide eta adiskideak zehaztu duenez, erreferentzia bilakatu ziren Gurutzeko antzezlanak: «Urte askotan egiten eta egiten aritu gara: batzuek jarraitu dute, beste batzuk joan dira… Lan handia eskatzen du, izugarria: lana egiten, zuzentzen, entseguak egiten… Momentu honetan ez gaude. Ea noizbait ateratzen ditugun…».

Urdanpilletak esan duenez, urte politak izan ziren, momentu onekin, baina baita ere momentu okerragoekin. «Batzuetan haserre etortzen ziren. Esaten zuten: ‘Aurten saltsa eta zikina, ez oporrik eta ez ezer! Ez dut aurten egingo!’. Saiatzen ginen konbentzitzen, eta azkenean aurrera egiten genuen». Ekaina inguruan hasten ziren, eta buru-belarri aritzen ziren antzezlana prestatzen.

Gazteek goiz eta arratsaldez entseatzen zuten, eta Urdanpilletak lan egin behar izaten zuenez, arratsetan egoten zen. Bizardia elkarteko goiko solairuan izaten ziren entseguak, eta, askotan, 22:00etan han egoten ziren oraindik. «Moral ikaragarria izaten zuten, antzezlana berde zegoela eta, entsegu asko egiten zituzten. Gogoa baldin bada, aterako da; ongi ala gaizki, baina aterako da».

Inspirazioa zaharrek kontatzen zituzten istorioetan aurkitzen zituen Urdanpilletak

Urdanpilletari loa kentzen zion hark. Hala ere, lan egiten zuen Martuteneko tailer hartan ulerkorrak ziren harekin: «Nagusia gizon ona neukan, eta egun batean ordu bat galtzen banuen, hurrengo astean errekuperatzen uzten zidaten».

Gurutzeko milagroa
Urdanpilletari behin baino gehiagotan esan izan zioten Gurutzeko antzezlanarena miraria izaten zela. «Gurutzen 300 bat lagun bizi ginen, eta lortzen genuen 10-12ko antzerki talde bat izatea». Festetako agertokia egiteko, baina, ez zegoen esku-hartze jainkotiarrik. «Orduan ez zegoen frontoi estalirik, eta toldoak-eta jartzen genituen. Maniobra ikaragarriak egin behar ziren! Oraingoarekin, lanaren erdia egina dago. Orain udala etortzen da oholtza jartzera. Garai haietan, Arabolaza kontratistari egur batzuk kentzen genizkion, eta gero udalari kaballeteak eskatzen genizkion», esan du.

Urdanpilleta beste hainbat gauzetan ibilitakoa da. Esaterako, elkarrizketa hau egin den Bizardia elkarteko presidente, bokala, bodegazaina eta abar izan da hainbat urtez —orain nahiago du gazteek jarrai dezatela—, eta elkartearen eraikina altxatzen ere aritu zen. Sei urte behar izan zituzten horretarako. Auzotik kanpora, herrian ere lanean aritutakoa da.

1980tik 1987ra zinegotzi izan zen, Herri Batasunarekin. Gazteago zela, Haurtzaro Ikastolaren sorreraren alde bere aletxoa jarri zuela gogorarazi du, umorez: «Auzoko batek eta biok maindire bat hartu eta dirua biltzen aritu ginen, Ugaldetxotik Ergoienera. 70.000 pezeta jaso genituen». Dirutza, 1960ko hamarkada izateko. «Euskararentzako momentu iluna izan zen. Ikastola mugitu zen, eta orain beste zerbait bada. Orain tunelaren muturreko argia pixka bat ikusten da. Asko ez oraindik, baina Oiartzun euskararekin ez da edozein».

Pasa den ostiralean, Luis Mitxelena eta Lohizune Telletxeak Goiatz Labandibarren Behin mundua berea izan zen ipuinean oinarritutako antzezlana jokatu zuten. Hirurak, oiartzuarrak. Garai batean bezala. Urdanpilleta pozik dago lekukoa bermatuta dagoelako. Hori bai, lauzpabost antzezlan ditu taularatu gabe, eta desio bat du: «Nik horietako bat daukat begiekin botata, hemendik alde egin aurretik egin nahi nuke, baina ez dakit egingo den. Artikutza du izena».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.