Ugaldetxoko festak 'gotti betti' etorriko dira
Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte Ugaldetxoko 'sanmigelak'. Aurten, gainera, goitibeheren ohitura bueltatuko da Txipitoko maldara.
Oiartzungo auzoetako festetan azkena iristear da. Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte Ugaldetxoko sanmigelak. Hiru egunetarako jarduera pila bat antolatu dituzte, tartean goitibeheraren jaitsiera.
Bestalde, bertso bazkaria egingo dute hilaren 28an, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Alaia eta Jon Martinekin. Sarrerak Intxixu jatetxean eros daitezke.
Hilak 27, ostirala
- 18:00etan: Danborradak auzoa girotuko du, erraldoi, buruhandi eta trikitilarien laguntzarekin.
- 19:30ean: Elkarretaratzea, Oidultz dultzainero taldearekin batera.
- Ondoren: afari-merienda autogestionatua. Edaria erosteko aukera egongo da.
- 22:00etan: Truk txapelketa. Sariak: 1. saria, bi txapel eta mariskada. 2. saria, bi lagunentzako afaria Matteon. 3. saria, bi oilasko eta xanpain botila. Errepeskako sariak: bi lagunentzako afaria Aristi jatetxean; eta bi txangurro.
Hilak 28, larunbata
- 10:30ean: Duatloia. 4 eta 8 urte bitartekoak, 300 metro korrika eta 800 bizikletaz. Bederatzi eta hamabi urte artekoak, 500 metro korrika eta 1.000 metro bizikletan. Kaskoa eraman behar da.
- Ondoren: haurrentzako puzgarriak eta tailerrak, karparen atzealdean.
- 11:00etatik 14:00etara: Auto erakusketa karparen aurrealdean.
- 14:00etan: Bertso bazkaria karpan, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Jon Martin eta Alaia Martinekin. Imanol Artola gai jartzaile lanetan. Sarrerak Intxixu jatetxean eros daitezke.
- Bazkaldu ondoren: bingoa.
- 18:00etan: Polekeleke txarangarekin poteoa.
- 21:00etan: Andoni Ollokiegi,karpan.
- 23:30ean: Ezten Girorekin dantzaldia.
Hilak 29, igandea
- 09:00etan: Diana, Lartaungo txistulariekin.
- 10:00etan: Oidultz dultzainero taldea.
- 10:30ean: VI. Krosa. Helduek 7,5 kilometro, eta 14-16 urtekoek 3,7.
- 11:00etan: Pilota partidak, Txipitoko frontoian (bustia egonez gero, kontzejupean).
- 11:00etan: Meza, karpan.
- 11:30ean: Auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa, karpan.
- 12:00etan: Euskal dantzak, Haurtzaro Dantza Taldearen eskutik; baserrietako sagardoen dastaketa; tortilla txapelketa eta talo tailerra.
- 13:00etan: toka txapelketa, karpan.
- 17:00etan: Goitibehera jaitsiera, Txipitoko maldatik behera, eguraldiak laguntzen badu.
- 18:30ean: Ane Badiola, Joxe Leon Kazabon eta Irati Odriozolaren kantaldia.
- Festak bukatzeko: Sardina jatea, ogitartekoak eta zezen suzkoa (19:30 inguruan).