[Galeria] Marea bizien artean aurrera doa Atlantikaldia
Ilargia zein fasetan dagoen kontutan hartu gabe, aurrera jarraitzen du aurtengo Atlantikaldiak. Festa gau eta egunez luza dadin, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute gaurkoz.
Marea biziak lelopean 2019. urteko Atlantikaldia jaialdiaren beste edizio bat egiten ari dira egunotan. Gaur goizean hamaika jarduerek hasiera eman diote egunari. Herritarrek gainera ez dute huts egin eta lehen ordutik hitzordu ezberdinetan parte hartzen egon dira.
Dantza, kirola, haurrentzako jarduerak, longboard tailerra, paddle surf eta beste hainbeste jarduera izan dira goizean zehar. Hala ere, etenik gabeko eguna izango da gaurkoa, egitarau oparoa prestatu baitute antolatzaleek, tartean, Nathy Peluso abeslari ospetsuaren emanaldia.
Hortxe egunaren lehen zatiak utzitako irudi sorta.