Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu du EAJk
Datorren igandean ospatuko du EAJk bere egun handia, Forondako zelaietan. Oarsoaldekoentzako autobusa Errenteriatik aterako da.
Datorren igandea San Migel Eguna da, eta, besteak beste, Eusko Alderdi Jeltzalearen zaindaria da. Horren harira, EAJk Alderdi Eguna ospatzen du, eta azken urteetan bezala, aurtengoa Forondako zelaietan (Araba) izango da.
Oarsoaldetik autobusa irtengo da, Errenteria-Oreretako Gamon Zumardiko autobus geltokitik (batzoki zaharra zegoen tokitik). 09:00etan irtengo da, eta izena eman nahi duen eskualdeko jeltzale orok, Errenteriako Batzokiarekin jarri beharko du harremanetan. Horretarako 943 00 25 09 telefono zenbakira deitu behar dira.
Egitaraua ikusi eta gainontzeko xehetasunak jasotzeko, sartu esteka honetan.