Areto futboleko Oiartzungo bi taldeak, Gipuzkoako Kopan aurrera
Oiartzun eta Miren Tabernak garaipenak lortu dituzte kopako lehen kanporaketako partidatan. Bost futbol taldeetatik bakarrak irabazi du.
Oiartzungo areto futboleko bi taldeek —Power Rangersek bere ibilbidea eten du— modu bikainean hasi dute Gipuzkoako Kopa. Biek ala biek garaipena lortu zuten, alde handiarekin. Miren Tabernak 4-0 irabazi zion Ostiko Sindikato Tabernari, Oarsoaldeko derbian. Oiartzun, berriz, Beran nagusitu zen.
Diziplinaren senide handiari —futbolari— dagokionez, neskek asteburu bikaina izan zuten. Izan ere, hiru taldeek garaipen bana lortu dute. Mutilek, berriz, zigor gogorregia jasan zuten. Saskilagunek, berriz, saskiratze bateko aldeagatik galdu zuten.
Futbola
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Zarautz – Oiartzun: 4-1.
Gizonen Erregional Preferentea
- Ostadar – Oiartzun: 4-0.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzun Antiguoko – Atletico Revellin: 3-0.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun Intxaurdi – Lakua: 3-0.
Emakumeen Gorengo Maila
- Mariño – Intxaurdi Oiartzun: 0-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Kopa. Lehen kanporaketa.
- Miren Taberna – Ostiko Sindikato Taberna: 4-0.
- Gure Txokoa – Oiartzun: 3-6.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak – TAKE Orbela Taberna: 60-62.