Udalbatzak zortzi puntuko plenoarekin hasiko du ikasturtea
San Marko Mankomunitatearekin zerikusia duten bi puntu aztertuko dituzte. Horrez gain, datorren urterako zergen ordenantza aldaketa landuko dute.
Oiartzungo Udalbatzak etzi —asteazkena, hilak 25— hasiko du ikasturte politiko berria. Iraileko azkeneko asteazkena izanik, plenoa egingo dute, zortzi punturekin. Tartean izango dira San Marko Mankomunitatearekin lotura duten bi gai ikustea: bata, 2017ko aurrekontuei dagokiena; eta bestea, herrien ekarpenari buruz Oiartzungo Udalak egindako egindako eskaerari buruzkoa. 19:00etan hasita, honakoak izango dira jorratuko dituzten zortzi alorrak:
- Aurreko batzarrei dagokien akten onarpena.
- 2020 urterako zerga ordenantzen aldaketa.
- Udal kirol instalazioen erabilpen prezioen kudeaketa irizpideen aldaketa.
- San Marko Mankomunitateko 2017 ekitaldiko aurrekontuen behin betiko onarpenari jarratako auzi errekurtsoaren berri ematea.
- San Marko Mankomunitateari herriek egindako ekarpenari buruz Oiartzungo Udalak egindako eskaerari emandako erantzunaren berri ematea.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari galderak.