Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Emakume ikusezinak begiratuko ditu 21 aulki zikloak

Hainbat diziplinarekin gozatzeko aukera egongo da hurrengo asteburuan. Horrez gain, emakume sortzaileen lana azaleratuko duen tailerra emango dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/09/25
tupust 21 aulki

‘Tupust!’ antologiaren azala (Txalaparta, 2019).

Oiartzungo Ehuntze espazioa sormenaren habia da, sormena bertatik atera, baina bertara ere eramaten dute. Hori da 21 aulki proiektuaren helburuetako bat. Hirugarren zikloa abiaraziko dute urrian, Emakume ikusezinak begira izenarekin.

Urriko lehen asteburuan hiru saio egingo dituzte; komikigintza antologia baten aurkezpena, poesia errezitaldia eta diziplina anitzeko ikuskizun bana izango dira ekitaldi horiek.

Lehenengo bi saioak Ehuntze espazioan egingo dituzte. Lehena, urriaren 4an izango da. Tupust! komiki antologia feminista aurkeztuko dute Maite Gurrutxagak, Arrate Rodriguezek eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileek, Iratxe Retolazak dinamizatutako saioan. 19:00etan hasiko da datorren asteko ostiraleko saio hori.

Urriaren 5erako —larunbata— gorde dute errezitaldia. 18:30etik aurrera, saioaren lehen zatian, Goiatz Labandibar, Aintzane Galardi, Ainara Lasak eta Idurre Eskisabelek beren lanetako pasarteak irakurriko dituzte. Bigarren zatian, Asier Sarasola eta Danele Sarriugarteren txanda izango da. Beraiek, itzuli dituzten egileen testuak errezitatuko dituzte (Alejandra Pizarnik Sarasolak, eta Audre Lorde Sarriugartek).

Zikloaren lehen triptikoarekin bukatzeko, Emakume Burugabea ikuskizuna eskainiko dute udaletxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Antzerki, musika eta literatura emanaldia uztartzen dituzte Antxiñe Mendizabal, Nerea Gartzia eta Pello Ramirezek.

Ikastaroa

Hilabete hasierako emanaldi horiez gain, ikastaro bat eskainiko dute 21 aulki proiektuaren barruan. Iratxe Retolazak Sinesgaitzari bide egiten: Emakume-ahotsen genealogiak ikastaroa emango du urriaren 28an eta azaroaren 25ean. Bi saioak Ehuntze espazioan izango dira, 19:00etan hasita.

Jakinarazi dutenez, tailer horretan euskal kulturako sortzaile batzuen ibilbideak izango dituzte hizpide. Sortzaileen ekarpen artistikoa ezagutu ez ezik, kultur esparruan emakumeek aritzeko eta plazaratzeko izan dituzten aukerez zein mugei buruz ariko dira.

Bi helburu izango dituzte. Alde batetik, euskal kulturako hainbat ekarpen eta testuinguru kultural ezagutzeko aukera izango dute. Bestetik, ekarpen horiei buruzko begirada feminista taxutu nahi dute. Genero ikuspegiak eta genero kokapenek euskal kultura nola gurutzatu duten ikusiko dute.

Izena ematea doakoa izango da, eskainitako tokiak bete arte. Horretarako, 652 70 15 53 telefono zenbakira dei daiteke, edo posta elektroniko bidez idatzi.

Metrokoadroka kolektiboak antolatu du hirugarren ziklo hau, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.